Altzagan gaur hasiko da II. Frontenis Txapelketa
Altzagan herriko frontenis txapelketa antolatu dute, bigarren urtez. Bost bikotek eman dute izena. Lehiaketa gaur iluntzean hasiko da, bi partidarekin. Hurrengo asteeetan jokatuko dituzte gainontzeko jardunaldiak: gaur, eta uztailaren 17an, 19an eta 24...
Altzagan herriko frontenis txapelketa antolatu dute, bigarren urtez. Bost bikotek eman dute izena. Lehiaketa gaur iluntzean hasiko da, bi partidarekin. Hurrengo asteeetan jokatuko dituzte gainontzeko jardunaldiak: gaur, eta uztailaren 17an, 19an eta 24an. Eguneko bina neurketa izango dira, 20:00etan eta 21:00etan beti.
Bikote guztiek gainontzeko denen aurka jokatuko dute lehenbizi, ligaxka eran. Irabazitako partidak ez, baizik tanto kopurua hartuko dute aintzat sailkapenerako. Uztailean ligako partida guztiak bukatu ondoren, tanto gutxien dituena kanpora geratuko da.
Finala San Migel bezperan
Oporretatik itzuleran, bi finalaurrekoak irailaren 18an eta 20an jokatuko dituzte lau bikote sailkatuek. Final handia Altzagako festetan, irailaren 28an izango da, 21:00etan. Aurretik patata-tortilla txapelketa izango da.
Egutegia eta partidak:
- Gaur. Txema-Iñigo / Aitor-Hilario (20:00); Mikel E.-Ibon / Mikel M.-Iñaki (21:00).
- Osteguna (uztailak 12). Mitxel-Iker / Mikel M.-Iñaki (20:00); Txema-Iñigo / Mitxel-Iker (21:00).
- Uztailak 17, asteartea. Aitor-Hilario / Mikel M.-Iñaki (20:00); Mikel E.-Ibon / Txema-Iñigo (21:00).
- Uztailak 19, osteguna. Mitxel-Iker / Mikel M.-Iñaki (20:00); Mikel E. -Ibon / Aitor-Hilario (21:00).
- Uztailak 24, asteartea. Mitxel-Iker / Txema-Iñigo (20:00); Aitor-Hilario / Mikel E.-Ibon (21:00).
Finalaurrekoak: irailaren 18an (asteartea) eta 20an (osteguna), 21:00etan biak.
Finala: irailaren 28an, ostirala, 21:00etan. Altzagako San Migel jaien barruan.