115 bat pertsonentzako janaria batu eta banatzen dute hilean behin, Pagoeta auzoko lokal batean
Esklerosi Anizkoitza Fundazioko kideak Ordiziako ferian izango dira bihar gaitz hori dutenei diruz laguntzeko kuestazioa egiten. 10:00etatik aurrera jarriko dute mahaia plaza ondoan diru bilketa egiteko. Kanpaina hori gauzatu ahal izateko Ordiziako Ud...
Bihar arratsaldean, 19:00etan, Barrena kultur etxean egingo den bilera baterako deia egin diete herriko kuadrillei. Kuadrillako partaide kopuruaren zerrenda, arduradunaren izena, helbidea eta posta elektronikoa eraman beharko dute kuadrillek bilerara, eta baita egun horretan eramango dute musika mota ere. Kuadrilla Eguna hilaren 27an izango da.
Altzagan herriko frontenis txapelketa antolatu dute, bigarren urtez. Bost bikotek eman dute izena. Lehiaketa gaur iluntzean hasiko da, bi partidarekin. Hurrengo asteeetan jokatuko dituzte gainontzeko jardunaldiak: gaur, eta uztailaren 17an, 19an eta 24...
Beasaingo Arrastaka mendi elkarteak Frantziako Pirinioetara egingo du hurrengo irteera. Uztailaren 21 eta 22ko asteburuan joango dira, eta besteak beste, Gavarnie eta Vignemale mendiak igoko dituzte. Bideak eskaintzen dituen «ikuspegi zoragarriak» gozatzeko aukera ere izango dela azaldu dute antolatzaileek. Izena, hilaren 17an egingo duten bileran eman beharko da. Uda aurretik antolatu duten azken lasterketa izango da hilaren 21 eta 22koa. Aurreneko egunean, Lourdesera (Frantzia) iritsi eta handik abiatuko dira oinez. Gavarnie eta Ossueko urtegia pasako dituzte, eta Baysselanceko aterperaino (2.651 m.) igoko dira, gaua bertan pasatzeko. Biharamunean, Vignemale mendira (3.298) joango dira, baina bi taldetan banatuta. Bakoitzak, gailurrerako bidean, ibilbide bat egingo du. Aurreneko taldeak, aterpetxetik irten, Ossoueko glaziarra pasa eta gailurrerako bidea hartuko du. Bigarren taldearena, ordea, exigentzia handiagoa ibilbidea izango da; Petit Vignemale (3.028 m.) tontorra igoko dute aurrena, eta Vignemalera joko dute gero, bi mendien artean dagoen ertz guztia pasata. Esperientzia behar da Bigarren ibilbidea zailagoa bada ere, antolatzaileek azaldu dutenaren arabera bi bideak egiteko «goi mendietan esperientzia» izan behar da. «Ibilbidea luzea da, desnibela handia, eta izotzetan eta harkaitzetan ibili beharra dago». Horrek, bere arriskua dakarrela gogorarazi dute, eta «gaitasun fisiko egokia, eta beharrezko diren mendizaletasun eta alpinismo ezagutzak» izatea ezinbestekoa dela. Bigarren ibilbideak, gainera, «zailtasun nabarmena» duela ohartarazi dute, eta [...]
Atzo atxilotu zuten gaztea Ertzainek. Urretxuko etxe batean lapurtu izana leporatzen diote.
Ordiziako Udalak eta Hitzaro Euskara Elkarteak hainbat ekintza elkarlanean antolatu eta finantzatzeko hitzarmena sinatu zuten hilaren 5ean. Igor Eguren alkateak, Imanol Iturriotz euskara zinegotziak eta Nagore Barandiaran Hitzaroko lehendakariak izenpetu zuten hitzarmena, aurtengo jardueretarako diru laguntzak xedatu asmoz. Urtetik urtera indartzen doan elkartea da Hitzaro, eta haren kultur zerbitzuek gero eta eragin eta onarpen handiagoa lortu dute herrian.
Lazkaon, udako gauetako kultura eskaintza aberasteko, lehenbiziko aldiz filmen eta dokumentalen emanaldi sorta prestatu du Gazte Asanbladak. Aurreko astean hasi ziren, Eta gazteok zer? filmarekin. Uztaileko zein abuztuko asteazken guztietan lan bana ik...