Esklerosi Anizkoitza dutenei laguntzeko diru bilketa egingo dute bihar
Esklerosi Anizkoitza Fundazioko kideak Ordiziako ferian izango dira bihar gaitz hori dutenei diruz laguntzeko kuestazioa egiten. 10:00etatik aurrera jarriko dute mahaia plaza ondoan diru bilketa egiteko. Kanpaina hori gauzatu ahal izateko Ordiziako Ud...
Esklerosi Anizkoitza Fundazioko kideak Ordiziako ferian izango dira bihar gaitz hori dutenei diruz laguntzeko kuestazioa egiten. 10:00etatik aurrera jarriko dute mahaia plaza ondoan diru bilketa egiteko. Kanpaina hori gauzatu ahal izateko Ordiziako Udalaren, Majori kiroldegiaren eta Nagusilan eta Kimetz boluntario elkarteen laguntza izango du fundazioak. Horrez gain, Kukuxumuxuk egindako Busti Zaitez-Mojate merchandising materiala erosi ahal izango du jendeak: kamisetak, txapelak, erlojuak, giltzatakoak…
Ez da esklerosiari aurre egiteko Ordizian egin den ekimen bakarra, izan ere, herenegun Majorin “busti” egin ziren herritarrak. Jardunaldiaren amaieran igeri egindako metro guztiak zenbatu zituzten gaixotasun sendaezin hori jasaten duten pertsonen alde.