Lazkaon dokumentalak emango dituzte udan, plazan
Lazkaon, udako gauetako kultura eskaintza aberasteko, lehenbiziko aldiz filmen eta dokumentalen emanaldi sorta prestatu du Gazte Asanbladak. Aurreko astean hasi ziren, Eta gazteok zer? filmarekin. Uztaileko zein abuztuko asteazken guztietan lan bana ik...
Lazkaon, udako gauetako kultura eskaintza aberasteko, lehenbiziko aldiz filmen eta dokumentalen emanaldi sorta prestatu du Gazte Asanbladak. Aurreko astean hasi ziren, Eta gazteok zer? filmarekin. Uztaileko zein abuztuko asteazken guztietan lan bana ikusteko modua jarriko dute, 22:00etan hasita, plaza nagusian eta aire librean.
Bigarren saiorako Bidaia intimoak dokumentala aukeratu dute, bihar gauerako. Iazko Korrikaren harira, Jon Maia bertsolariak zuzendutako lanean, lau pertsonak euskara nola berreskuratu edo ikasi duten azaltzen dute.
Hurrengo saioetarako «askotariko gaiak» plazaratuko dituzte, herritar guztientzat eta doan. Helburua, «herritarrek giro atseginean biltzea» da, «bide batez kultura sustatuz», azaldu dute.