Vignemalera egingo du hurrengo irteera Arrastaka mendizale elkarteak
Beasaingo Arrastaka mendi elkarteak Frantziako Pirinioetara egingo du hurrengo irteera. Uztailaren 21 eta 22ko asteburuan joango dira, eta besteak beste, Gavarnie eta Vignemale mendiak igoko dituzte. Bideak eskaintzen dituen «ikuspegi zoragarriak» gozatzeko aukera ere izango dela azaldu dute antolatzaileek. Izena, hilaren 17an egingo duten bileran eman beharko da. Uda aurretik antolatu duten azken lasterketa izango da hilaren 21 eta 22koa. Aurreneko egunean, Lourdesera (Frantzia) iritsi eta handik abiatuko dira oinez. Gavarnie eta Ossueko urtegia pasako dituzte, eta Baysselanceko aterperaino (2.651 m.) igoko dira, gaua bertan pasatzeko. Biharamunean, Vignemale mendira (3.298) joango dira, baina bi taldetan banatuta. Bakoitzak, gailurrerako bidean, ibilbide bat egingo du. Aurreneko taldeak, aterpetxetik irten, Ossoueko glaziarra pasa eta gailurrerako bidea hartuko du. Bigarren taldearena, ordea, exigentzia handiagoa ibilbidea izango da; Petit Vignemale (3.028 m.) tontorra igoko dute aurrena, eta Vignemalera joko dute gero, bi mendien artean dagoen ertz guztia pasata. Esperientzia behar da Bigarren ibilbidea zailagoa bada ere, antolatzaileek azaldu dutenaren arabera bi bideak egiteko «goi mendietan esperientzia» izan behar da. «Ibilbidea luzea da, desnibela handia, eta izotzetan eta harkaitzetan ibili beharra dago». Horrek, bere arriskua dakarrela gogorarazi dute, eta «gaitasun fisiko egokia, eta beharrezko diren mendizaletasun eta alpinismo ezagutzak» izatea ezinbestekoa dela. Bigarren ibilbideak, gainera, «zailtasun nabarmena» duela ohartarazi dute, eta [...]
Beasaingo Arrastaka mendi elkarteak Frantziako Pirinioetara egingo du hurrengo irteera. Uztailaren 21 eta 22ko asteburuan joango dira, eta besteak beste, Gavarnie eta Vignemale mendiak igoko dituzte. Bideak eskaintzen dituen «ikuspegi zoragarriak» gozatzeko aukera ere izango dela azaldu dute antolatzaileek. Izena, hilaren 17an egingo duten bileran eman beharko da.
Uda aurretik antolatu duten azken lasterketa izango da hilaren 21 eta 22koa. Aurreneko egunean, Lourdesera (Frantzia) iritsi eta handik abiatuko dira oinez. Gavarnie eta Ossueko urtegia pasako dituzte, eta Baysselanceko aterperaino (2.651 m.) igoko dira, gaua bertan pasatzeko.
Biharamunean, Vignemale mendira (3.298) joango dira, baina bi taldetan banatuta. Bakoitzak, gailurrerako bidean, ibilbide bat egingo du. Aurreneko taldeak, aterpetxetik irten, Ossoueko glaziarra pasa eta gailurrerako bidea hartuko du. Bigarren taldearena, ordea, exigentzia handiagoa ibilbidea izango da; Petit Vignemale (3.028 m.) tontorra igoko dute aurrena, eta Vignemalera joko dute gero, bi mendien artean dagoen ertz guztia pasata.
Esperientzia behar da
Bigarren ibilbidea zailagoa bada ere, antolatzaileek azaldu dutenaren arabera bi bideak egiteko «goi mendietan esperientzia» izan behar da. «Ibilbidea luzea da, desnibela handia, eta izotzetan eta harkaitzetan ibili beharra dago». Horrek, bere arriskua dakarrela gogorarazi dute, eta «gaitasun fisiko egokia, eta beharrezko diren mendizaletasun eta alpinismo ezagutzak» izatea ezinbestekoa dela. Bigarren ibilbideak, gainera, «zailtasun nabarmena» duela ohartarazi dute, eta eskaladako II. eta III. mailako tarteak pasa behar direla.
Irteeran parte hartu nahi dutenek, hilaren 17an, 19:30ean, egingo den bilerara joan behar dute. Informazio gehiago nahi duenak, arrastaka.net webgunera jo edo 646 85 56 20 zenbakira dei dezake.