Aitor Ruiz de Eginoren lanak ikusgai Aterpen
Aitor Ruiz de Egino artista hernaniarraren lanak ikusgai jarri dituzte Beasaingo Aterpe tabernan. Egileak azaldu duenez, «Adarra mendiak eta inguruko industria guneek eragin handia» izan dute bere lanetan. Pinturak eta eskulturak egiten ditu, batez...
Aitor Ruiz de Egino artista hernaniarraren lanak ikusgai jarri dituzte Beasaingo Aterpe tabernan. Egileak azaldu duenez, «Adarra mendiak eta inguruko industria guneek eragin handia» izan dute bere lanetan. Pinturak eta eskulturak egiten ditu, batez ere, aluminioa erabiliz. Erakusketa abuztuaren 3ra bitartean egongo da zabalik, eta astelehenetik igandera bisitatu daiteke.