Aste honetan Lazkaoko dendetan jarri dute atez ateren aurka sinatzeko aukera
Lazkaon hondakinak jasotzeko eta bideratzeko udalak onartu duen atez ateko sistemaren aurkako ekimena uztailaren 16an bukatuko da. Hala jakinarazi du Lazkao Birziklatuz izeneko taldeak. Egun batzuetan herritarren sinadurak kalean bilduta, aste honetan ...
Lazkaon hondakinak jasotzeko eta bideratzeko udalak onartu duen atez ateko sistemaren aurkako ekimena uztailaren 16an bukatuko da. Hala jakinarazi du Lazkao Birziklatuz izeneko taldeak. Egun batzuetan herritarren sinadurak kalean bilduta, aste honetan «hainbat dendatan eta tabernatan» utzi dituzte orriak.
Notarioaren agiria bakarrik
Jasotako sinadurekin ondoren zer egingo duten aurreratu dute, bestetik, ekimeneko arduradunek. Lazkaoko Udalari jakinaraziko dio zenbat pertsonak sinatu duten bilketa-proposamen horren aurka, baina izen-abizen zerrenda utzi gabe. «Ordizian gertatutakoa ikusita», notarioak egindako ekimenaren agiria soilik utziko dute udaletxean.
Taldeak ez du nahi Ordiziako kasua errepikatzerik. «Ordizian, alkateak esan du sinatu duten pertsonek edukiontzi organikoaren erabiltzaileak diren konprobatuko duela, hala ez badira eurengana joko dela iragarriz».
Lazkaon bildutako sinadurak «atez atekoa jartzeko erabakiarekin dagoen desadostasuna azaltzeko» direla dio Lazkao Birziklatuzek, «besterik ez». «Datuen babeserako legera hobeto egokituko da ekimena, jasotako datuak manipulatzeko aukera ez delako emango. Udala ekimen honekin bat datozen ehunka lazkaotarrez fidatu beharko da».