Julen Goia eta Mikel Mungia Biarritz Olympique Espoirsera doaz
Ordizia Rugby Elkartearen beheko mailetan hazi eta Ampo Ordizian zaildutako Julen Goia idiazabaldarrak eta Mikel Mungia Txungi beasaindarrak Biarritz Olympique Espoirs taldean jokatuko dute datorren denboraldian. Espoirs Biarrizko 23 urtez azpiko mutilen taldea da, eta bi goierritarrek datorren astelehenean ekingo diote aurredenboraldiari Lapurdiko talde ezagunean. Ordizia Rugby Elkarteak zortea opa die bi jokalariei. Tom Parker da Frantziako Ligan ariko den Ordiziako beste jokalari ohi bat. Federal 1 mailako R.C. Vannes taldean ariko da datorren denboraldian. Talde hori Donibane Lohizuneko multzo berean ariko da lehian.
Ordizia Rugby Elkartearen beheko mailetan hazi eta Ampo Ordizian zaildutako Julen Goia idiazabaldarrak eta Mikel Mungia Txungi beasaindarrak Biarritz Olympique Espoirs taldean jokatuko dute datorren denboraldian. Espoirs Biarrizko 23 urtez azpiko mutilen taldea da, eta bi goierritarrek datorren astelehenean ekingo diote aurredenboraldiari Lapurdiko talde ezagunean. Ordizia Rugby Elkarteak zortea opa die bi jokalariei.
Tom Parker da Frantziako Ligan ariko den Ordiziako beste jokalari ohi bat. Federal 1 mailako R.C. Vannes taldean ariko da datorren denboraldian. Talde hori Donibane Lohizuneko multzo berean ariko da lehian.