Kickboxingeko bi borrokaldi eta boxeoko bost jokatuko dira hilaren 20an
Dagoeneko zehaztu ditu Boxing Ziklo klub elkarteak hilaren 20an Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan egingo den boxeo jaialdiko borrokaldiak. Kickboxingeko bi borrokaldi, boxeolari neoprofesionalen hiru eta boxeolari profesionalen bi lehia izango dira, 23:...
Dagoeneko zehaztu ditu Boxing Ziklo klub elkarteak hilaren 20an Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan egingo den boxeo jaialdiko borrokaldiak. Kickboxingeko bi borrokaldi, boxeolari neoprofesionalen hiru eta boxeolari profesionalen bi lehia izango dira, 23:00etan hasita. Sarrerak ohiko lekuetan jarriko dituzte salgai elkartekoek.
Profesionalen lehen lehia Ruben Diaz El Destructorrek eta Yoann Bloyer frantziarrak jokatuko dute. Diaz pisu ertaineko Espainiako boxeolari onena da. Bigarrena Sandor Martinez kataluniarraren eta Tarik Sahibeddine frantziarraren artekoa izango da.