Sua filmaren emanaldia eta Erdi Aroko festa asteburuan Seguran
Asteburu honetan ospatuko da Seguran Erdi Aroko Festa. Bi egunetan zehar kaleak Erdi Arora itzuliko dira, jantzi, lanbide, jaki, usain, doinu… Festaren lehen printzak ordea ostiralean hasiko dira, Sua filmaren emanaldiarekin. 700 lagun baina gehiago aritu ziren Euskal Herriko zazpi probintzietan film hau grabatzen. Horien artean, Segurako San Andres ermitan grabatu ziren eszenetan segurar ugari agertzen dira estra lanak egiten. Pierre de Lancre buru zela, Lapurdin XVII. mendean izandako inkisizioko sarraskia du oinarri istorioak. Lancre inkisidoreak 600 pertsonatik gora torturatu, erre eta hil zituen. Gogorra da istoria, eta baita filmeko zenbait irudi ere. Seguran Erdi Aroko Festa zegoela eta dekoratua aprobetxau nahian etorri ziren Eneko Aritzaren Lagunak elkartekoak lehen aldiz orain dela sei urte inguru. Jaia film emanaldi horrekin hasiko badute ere, egun nagusiak larunbata eta igandea izango dira. 35 lanbide baino gehiago ikusteko aukera izango da herriko atari eta kaleetan, musika, sorgin, jolas eta gainerako ekintzez gain. Hemen egitaraua: Ostirala -22:30. Eneko Aritzaren Lagunak elkartekoek egin duten Sua filmaren emanaldia plazan. Filmean Segurako eta segurarren irudiak agertzen dira. Larunbata -16:00. Atarien irekiera noble eta txistulariekin. -21:00. Erdi Aroko afaria eta Alurr Dantza Taldearen Izanak Dirau-1512 emanaldia. Igandea -10:00.Atarien irekiera noble eta txistulariekin. -12:00.Erromesei ongi etorria Germanenen. -19:00.Atarien itxiera.
Asteburu honetan ospatuko da Seguran Erdi Aroko Festa. Bi egunetan zehar kaleak Erdi Arora itzuliko dira, jantzi, lanbide, jaki, usain, doinu… Festaren lehen printzak ordea ostiralean hasiko dira, Sua filmaren emanaldiarekin. 700 lagun baina gehiago aritu ziren Euskal Herriko zazpi probintzietan film hau grabatzen. Horien artean, Segurako San Andres ermitan grabatu ziren eszenetan segurar ugari agertzen dira estra lanak egiten. Pierre de Lancre buru zela, Lapurdin XVII. mendean izandako inkisizioko sarraskia du oinarri istorioak. Lancre inkisidoreak 600 pertsonatik gora torturatu, erre eta hil zituen. Gogorra da istoria, eta baita filmeko zenbait irudi ere. Seguran Erdi Aroko Festa zegoela eta dekoratua aprobetxau nahian etorri ziren Eneko Aritzaren Lagunak elkartekoak lehen aldiz orain dela sei urte inguru.
Jaia film emanaldi horrekin hasiko badute ere, egun nagusiak larunbata eta igandea izango dira. 35 lanbide baino gehiago ikusteko aukera izango da herriko atari eta kaleetan, musika, sorgin, jolas eta gainerako ekintzez gain. Hemen egitaraua:
Ostirala
-22:30. Eneko Aritzaren Lagunak elkartekoek egin duten Sua filmaren emanaldia plazan. Filmean Segurako eta segurarren irudiak agertzen dira.
Larunbata
-16:00. Atarien irekiera noble eta txistulariekin.
-21:00. Erdi Aroko afaria eta Alurr Dantza Taldearen Izanak Dirau-1512 emanaldia.
Igandea
-10:00.Atarien irekiera noble eta txistulariekin.
-12:00.Erromesei ongi etorria Germanenen.
-19:00.Atarien itxiera.