Altzagako eta Aramako jubilatuek urteko txangoa larunbatean egingo dute
Altzagako eta Aramako jubilatuek, bi herrietakoek batera, ohiturazko irteera etzi egingo dute, larunbata. Bi udalek antolatuta, aurten Bizkai aldera joango dira, egun pasa. Urkiolako santutegira bisita egin lehenik, eta ondoren Lekeitiora joango dira. ...
Altzagako eta Aramako jubilatuek, bi herrietakoek batera, ohiturazko irteera etzi egingo dute, larunbata. Bi udalek antolatuta, aurten Bizkai aldera joango dira, egun pasa. Urkiolako santutegira bisita egin lehenik, eta ondoren Lekeitiora joango dira. Autobusean lekurik geratuz gero laguntzaileak edo beste herritarrak ere joan litezke txangora. Izena aurrez eman behar da Aramako Tabernan edo Altzagako Artea elkartean, edo telefonoz hots egin (943 88 11 70). Autobusa o8:00etan irtengo da.