Gaueko ibilaldi “magikoa” egingo dute etzi Ataunen, San Gregoriotik San Martinera
Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak eta Jentilbaratza Kultur Elkarteak Gau ibilaldi magikoa antolatu dute, Ataunen. Etzi, larunbata, «mundu harrigarri batean murgiltzeko gaua» prestatu dute, ekimen berritzaile batekin: gauez, ilunpetan garatuko da ibilaldia, mitologiak eta sinesmen zaharren kontakizunek girotuta. Gau ibilbide magikoa —udan Gipuzkoako parke naturaletan antolatutako egitarauaren parte da—, ibilaldi antzeztua izango da. San Gregorioko Barandiaran Museotik abiatuko dira ibiltariak, 21:00etan. San Martin auzoko plazaraino joango dira. «Agauntza errekaren albotik, herribide zaharretik barrena ipuin, leienda eta kontakizunak entzuteko aukera izango da. Bidean pertsonaia mitologiko ugari agertuko dira eta gauza harrigarriak, beldurgarriak eta barregarriak gertatuko dira gauean zehar», aurreratu dute antolatzaileek. Euskaraz izango da. Hiru-bat kilometroko bidea da, eta bi ordu inguru iraungo du. Hasieran eta bukaeran jatekoak eta edatekoak banatuko dituzte. Nahi duten guztiek parte har dezakete gaueko ibilaldi gidatuan (barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net, 943 18 03 35). Irteerara edo helmugara eramateko garraio publikoa egongo da. Autoa San Martinen utziko dutenentzat 20:00etan lineako autobusa dago. 19:00etatik 20:00etara bitartean Jentilbaratza elkarteak jarritako furgoneta ibiliko da joan-etorrian, museoraino joateko zerbitzua emanez. Autoa San Gregorion utziko dutenentzat, berriz, behin ibilaldia bukatutakoan abiapuntura itzultzeko garraioa ere egongo da. Barandiaran Museoa 18:00etatik aurrera zabalik egongo da, baita antigoaleko errota eta zerrategia ere. Labea piztuko dute ogiaren prozesu osoa egiteko, [...]
Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak eta Jentilbaratza Kultur Elkarteak Gau ibilaldi magikoa antolatu dute, Ataunen. Etzi, larunbata, «mundu harrigarri batean murgiltzeko gaua» prestatu dute, ekimen berritzaile batekin: gauez, ilunpetan garatuko da ibilaldia, mitologiak eta sinesmen zaharren kontakizunek girotuta.
Gau ibilbide magikoa —udan Gipuzkoako parke naturaletan antolatutako egitarauaren parte da—, ibilaldi antzeztua izango da. San Gregorioko Barandiaran Museotik abiatuko dira ibiltariak, 21:00etan. San Martin auzoko plazaraino joango dira.
«Agauntza errekaren albotik, herribide zaharretik barrena ipuin, leienda eta kontakizunak entzuteko aukera izango da. Bidean pertsonaia mitologiko ugari agertuko dira eta gauza harrigarriak, beldurgarriak eta barregarriak gertatuko dira gauean zehar», aurreratu dute antolatzaileek. Euskaraz izango da.
Hiru-bat kilometroko bidea da, eta bi ordu inguru iraungo du. Hasieran eta bukaeran jatekoak eta edatekoak banatuko dituzte.
Nahi duten guztiek parte har dezakete gaueko ibilaldi gidatuan (barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net, 943 18 03 35). Irteerara edo helmugara eramateko garraio publikoa egongo da. Autoa San Martinen utziko dutenentzat 20:00etan lineako autobusa dago. 19:00etatik 20:00etara bitartean Jentilbaratza elkarteak jarritako furgoneta ibiliko da joan-etorrian, museoraino joateko zerbitzua emanez.
Autoa San Gregorion utziko dutenentzat, berriz, behin ibilaldia bukatutakoan abiapuntura itzultzeko garraioa ere egongo da.
Barandiaran Museoa 18:00etatik aurrera zabalik egongo da, baita antigoaleko errota eta zerrategia ere. Labea piztuko dute ogiaren prozesu osoa egiteko, eta gero bertan egositako opilak dastatzeko aukera izango da.