Legazpiarren %52 atez atekoaren kontra
Legazpiko Birziklatzearen Aldeko eta Atez Atekoaren Aurkako Herri Plataformak amaitu du, herrian zaborra biltzeko atez ateko sistema jartzearen aurkako sinadura bilketa. 3.683 sinadura bildu dituzte guztira, eta plataformako kideek kanpainaren gaineko balorazio guztiz positiboa egin dute. Legazpiko kultur etxean egin zuten agerraldia plataformako kideek pasa den ostiralean. Koldobike Olabidek hitz egin zuen, lehenengo plataformaren izenean. Hasteko, Legazpiko herria zoriondu zuen, «kanpainak izandako arrakastagatik. Hau izugarrizkoa izan da, kanpaina hasi genuenean ez genuen horrelako emaitzak aterako genituenik uste», esan zuen. Kanpainaren arrakasta arrazoitzeko, zenbait datu eman zituen, ondoren. Legazpiko errolda 7.074 pertsonek osatzen dutela gogorarazi zuen. Hortaz, jasotako 3.683 sinadurak, botoa eman dezaketen legazpiarren «%52» suposatzen duela ondorioztatu zuen. Iazko maiatzeko hauteskundeetako zenbakiei erreparatu zien gero. Esan zuenez, «4.652 legazpiarrek» hartu zuten parte hauteskundeetan. Horietatik «2.002 boto izan ziren Bildurentzat», zehaztu zuen. Kanpaina honen bitartez, «guk, Bilduk hauteskundeetan jaso zuen boto kopurua 1.681 sinadura gehiagorekin gainditu dugu», gehitu zuen. Udal gobernuaren zain Sinadura bilketa oraindik amaitu gabe zegoela, pasa den uztailaren 2an herri plataforma, udal gobernuko zenbait kiderekin bildu zela esan zuen Mari Jose Cantero plataformako kideak. Bilera hartan, «legazpiarren nahia zein zen» jakinaraztearekin batera «atez ateko sistemaren inplementazioa bertan behera uzteko, eta bosgarren edukiontzia jartzeko» eskatu zioten udal gobernuari, besteak [...]
Legazpiko kultur etxean egin zuten agerraldia plataformako kideek pasa den ostiralean. Koldobike Olabidek hitz egin zuen, lehenengo plataformaren izenean. Hasteko, Legazpiko herria zoriondu zuen, «kanpainak izandako arrakastagatik. Hau izugarrizkoa izan da, kanpaina hasi genuenean ez genuen horrelako emaitzak aterako genituenik uste», esan zuen.
Kanpainaren arrakasta arrazoitzeko, zenbait datu eman zituen, ondoren. Legazpiko errolda 7.074 pertsonek osatzen dutela gogorarazi zuen. Hortaz, jasotako 3.683 sinadurak, botoa eman dezaketen legazpiarren «%52» suposatzen duela ondorioztatu zuen. Iazko maiatzeko hauteskundeetako zenbakiei erreparatu zien gero.
Esan zuenez, «4.652 legazpiarrek» hartu zuten parte hauteskundeetan. Horietatik «2.002 boto izan ziren Bildurentzat», zehaztu zuen. Kanpaina honen bitartez, «guk, Bilduk hauteskundeetan jaso zuen boto kopurua 1.681 sinadura gehiagorekin gainditu dugu», gehitu zuen.
Udal gobernuaren zain
Sinadura bilketa oraindik amaitu gabe zegoela, pasa den uztailaren 2an herri plataforma, udal gobernuko zenbait kiderekin bildu zela esan zuen Mari Jose Cantero plataformako kideak. Bilera hartan, «legazpiarren nahia zein zen» jakinaraztearekin batera «atez ateko sistemaren inplementazioa bertan behera uzteko, eta bosgarren edukiontzia jartzeko» eskatu zioten udal gobernuari, besteak beste.
Honek, egindako eskaerei erantzun bat emango zuela agindu zien arren, «oraindik ez digute ezer jakinarazi», zehaztu zuen Canterok. Gai honen inguruan galdetuta, udal gobernuak erantzun bat lantzen ari dela jakinarazi dio Goierriko Hitzari. Luze gabe, aste honetan egingo dute publiko, kanpainaren inguruko balorazio.
Bosgarren edukiontzia
Atez ateko sistema, besteak beste, «garestiegia» dela uste dute herri plataformakoek. Are gehiago, «krisi egoeran gehiegikeria bat» dela irizten diote. Horregatik, «eta birziklatzearen alde» daudelako, Legazpin bosgarren edukiontzia ezartzearen alde agertu dira, «eta hala adierazi diogu udal gobernuari», esan dute.
Udalak bosgarren edukiontziari «ateak zabalik» utzi zizkion uztailaren 2ko bileran, Olabideren hitzetan. Sasietarekin harremanetan jarrita, Legazpin bosgarren edukiontzia «berehala» jarri daitekeela jakinarazi zuen. Izan ere, zabortegian gaur egun «117 edukiontzi daude erabilgarri, eta Legazpin 32 besterik ez genituzke behar izango», zehaztu zuen.
Sinadura eman duten guztiak «errefusa gutxiago sortzeko birziklatzearen eta sailka biltzearen ade» daudela azpimarratu zuten, eta edukiontzi marroiak «atez atekoak bezain datu onak» eman ditzakeela berretsi zuten.