Aizpeako Meategiak zer bisitatu gehiago du orain
Berrikuntza ugari egin dituzte azken seihilekoan Aipeako meategina. Batetik trenbidea berreskuratu dute. Aurrez Eusko Jaurlaritzako Turismo saileko lagunetzei esker zebait eginda bazegoen ere, orain bi kilometro egin dituzte eta ekainean amaitu zituzte...
Berrikuntza ugari egin dituzte azken seihilekoan Aipeako meategina. Batetik trenbidea berreskuratu dute. Aurrez Eusko Jaurlaritzako Turismo saileko lagunetzei esker zebait eginda bazegoen ere, orain bi kilometro egin dituzte eta ekainean amaitu zituzten. Bestalde, eraldatze tailerra mantentze aldera labea eta depositoak berritu dituzte Madrildik iritsitako diru laguntzei esker, azken batean Aizpeako meategien irudi ezagunena hauek baitira. Lan honetan kargalekuan zegoen mineral kiskalia atera dute azpian zegoena bistan utziz, eta gordailuek zituzten pitzadurak konpondu dituzte. Gainera, kargalekuko burnizko zutabe denak garbitu eta margotu dituzte. Kargalekuko tolba bat ere ireki dute, barrutik ikusi ahal izateko. Honi jarraiki, aireko tranbia zena berreraiki dute. Gainera, lan honetan hastera zihoazenean, lehen zegoenaren planoak aurkitu dituzte eta berdin berdinak dira. 613.000 euro kosta da obra eta horietatik 459.000 euro Madrilek eman ditu eta gainerakoak Eusko Jaurlaitzak eta Diputazioak.