Berrikuntza ugari egin dituzte azken seihilekoan Aipeako meategina. Batetik trenbidea berreskuratu dute. Aurrez Eusko Jaurlaritzako Turismo saileko lagunetzei esker zebait eginda bazegoen ere, orain bi kilometro egin dituzte eta ekainean amaitu zituzte...
Lehenengo taldeak jokatuko du maila honetan, eta elkartearen harrobiko jokalariak izango dira gehienak
Nafarroako bandera mastilean erdiraino igota eta dolua adierazten duen xingola beltzarekin ikus daiteke Segurako Erreboteko plazatxoan. Dolua adierazi nahi du, gaurko egunez duela 500 urte armada gaztelarrak, Albako Kondearen agindupean, Iruñea indarr...
Gorka Izagirre ormaiztegiarrak irabazi du Ordiziako 89. Klasika. Hasierako kilometroetan Dmitry Sokolov errusiarra ibili bada ere aurretik, Izagirrek eta Johan Chavezek ihes egitea lortu dute, seiko talde bat atzetik zutela. Zaldibiatik Ordiziarako bi...
Goizeko 10:00etan abiatu dira Ordiziako Klasikan parte hartzen ari diren 130 txirrindulariak Ordiziako herrigunetik. 166 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, tartean, Altzoko eta Larraizko gainak pasata. Lasterketa erdialdera gerturatzen ari da dag...
ELA eta LAB sindikatuek modu positiboan baloratu dute Beasaingo CAF enpresan lortutako lan hitzarmena, besteak beste, egungo enplegu kopuruari eustea eta 35 orduko lanaldia lortu dituztelako. Sindikatuen ustez, akordio hori langileek egindako «lanuzteetan eta mobilizazioetan erakutsi duten irmotasunari esker» izan da, eta langile guztiak zoriondu dituzte «CAFeko zuzendaritzak bere jarrera aldatzea» lortu dutelako. Uztailaren hasieran, lan hitzarmenaren negoziazioa hasi berritan, zuzendaritzak erregulazioaren aukera mahai gainean jarri zuela ikusita, sindikatuek mobilizatzea erabaki zuten. Hainbat lanuzte egin eta gero, pasa den astean lortu zuten zuzendaritzaren eta enpresa batzordearen arteko akordioa. Azkenik, hilaren 19an, Beasaingo eta Irungo langileen batzarrek 2012-13 urteetarako enpresa ituna sinatu zuten. Lotutako albisteak: • CAFek 35 orduko lan astea ezarri eta lan postuei eutsiko die, enpresa eta sindikatuak akordiora iritsita • CAFek Zaragozako plantako 582 langilerentzat enplegu erregulazioa aurkeztu du • Hiru hilabete eta gero, konponbidea urrun • CAFeko garbitzaileek manifestazioa egin dute, konponbidea eskatzeko • CAFeko garbitzaileek hilabete egingo dute greba mugagabean Hitzarmen horren arabera, zuzendaritzak «gaur egun dagoen langile kopuruari eusteko konpromisoa» agertzen duela azaldu dute bi sindikatuek, «tailerretako behin-behineko langileak barne». Langile guztien lanaldia astean 35 ordukoa izango da; horretarako aurten 30 ordu murriztuko dira, eta 2013an beste 26,5 ordu. Soldata igoera ere zehaztu dute; KPI + %0,2koa izango [...]
Goierri mailako egoitza izango da; gaixoei eta senitartekoei arreta eskainiko diete eta prebentzioa landuko dute batik bat
Legazpiko Ikatza argazki elkarteak dagoeneko argitaratu ditu irailaren 2ko Artzain Egunerako antolatu duten argazki rallyko oinarriak. Legazpiko seigarren rallya izango da aurtengoa, Batis Goikoetxearen omenez egiten dena. Goikoetxea 2009an zendu zen, eta Ikatza elkarteko bazkide esanguratsuenetako bat izan da. Oinarrietan adierazten denez, «nahi duen guztiak» parte hartu ahal izango du lehiaketan. Izen ematea argazki elkartearen egoitzan bertan egingo da, irailaren 2an, 9:00ak 10:30 bitartean. Izen ematea bost euro balioko du helduentzat eta euro bat hamasei urtez beherakoentzat. Argazkietan landu beharreko gaiak eta kokapena bera izena ematerako unean bertan jakinaraziko dute antolatzaileek. Behin lana amaituta, argazkien txartelak eguerdian deskargatuko dira Ikatza argazki elkartearen egoitzan, 13:00etatik 14:00etara, hain zuzen. Norberak nahi dituen argazki guztiak atera ahal izango ditu, baina deskargatzerako unean JPG formatuan gordetako 40 argazki baino ez dira onartuko. Ondoren, partaide bakoitzak, 40 argazki horietatik aukeratutako sei argazkiz osatutako bilduma aurkeztu beharko du irailaren 11 baino lehen, ikatzarallya@gmail.com helbidera mezu bat bidalita edo argazki elkartean aurkeztuta. Lau sari helduen artean Helduen artean lau sari banatuko dituzte guztira. 250 euro eta garaikurra bilduma onenari, 150 euro eta garaikurra bigarren bilduma onenari, 100 euro eta garaikurra hirugarren bilduma onenari, eta amaitzeko, 100 euro eta garaikurra herriko bilduma onenari. Parte hartuko duten gaztetxoen artean, [...]
Dagoeneko martxan da Beasaingo udalekuen hirugarren eta azken txanda, eta aurten, inoiz baino ume gehiagok parte hartu dute udarako antolatu dituzten ekintzetan. Denera, 652 haur eta gaztetxo aritu dira Antzizar kiroldegiko kirol eta aisialdi saioetan,...
Pasa den astean hasi zituen Beasainek opor ondorengo lehen entrenamenduak. Taldea aurpegi berriz beteta dator, eta datorren denboraldia prestatzeko, sei partida antolatu dituzte udarako. Aurrenekoa Pasaiaren kontra jokatuko dute, larunbatean, 17:30ea...
Loinatz Txirrindulari Elkarteak ez ohiko batzarra deitu du biharko. Elkarteko egoitzan elkartuko dira; aurreneko deialdia 19:30ean izango da eta bigarrena, 20:00etan. Elkartetik, bazkide guztiei egin diete bertara agertzeko deia.