Argazki rallyrako oinarriak publiko egin dituzte jada
Legazpiko Ikatza argazki elkarteak dagoeneko argitaratu ditu irailaren 2ko Artzain Egunerako antolatu duten argazki rallyko oinarriak. Legazpiko seigarren rallya izango da aurtengoa, Batis Goikoetxearen omenez egiten dena. Goikoetxea 2009an zendu zen, eta Ikatza elkarteko bazkide esanguratsuenetako bat izan da. Oinarrietan adierazten denez, «nahi duen guztiak» parte hartu ahal izango du lehiaketan. Izen ematea argazki elkartearen egoitzan bertan egingo da, irailaren 2an, 9:00ak 10:30 bitartean. Izen ematea bost euro balioko du helduentzat eta euro bat hamasei urtez beherakoentzat. Argazkietan landu beharreko gaiak eta kokapena bera izena ematerako unean bertan jakinaraziko dute antolatzaileek. Behin lana amaituta, argazkien txartelak eguerdian deskargatuko dira Ikatza argazki elkartearen egoitzan, 13:00etatik 14:00etara, hain zuzen. Norberak nahi dituen argazki guztiak atera ahal izango ditu, baina deskargatzerako unean JPG formatuan gordetako 40 argazki baino ez dira onartuko. Ondoren, partaide bakoitzak, 40 argazki horietatik aukeratutako sei argazkiz osatutako bilduma aurkeztu beharko du irailaren 11 baino lehen, ikatzarallya@gmail.com helbidera mezu bat bidalita edo argazki elkartean aurkeztuta. Lau sari helduen artean Helduen artean lau sari banatuko dituzte guztira. 250 euro eta garaikurra bilduma onenari, 150 euro eta garaikurra bigarren bilduma onenari, 100 euro eta garaikurra hirugarren bilduma onenari, eta amaitzeko, 100 euro eta garaikurra herriko bilduma onenari. Parte hartuko duten gaztetxoen artean, [...]
Oinarrietan adierazten denez, «nahi duen guztiak» parte hartu ahal izango du lehiaketan. Izen ematea argazki elkartearen egoitzan bertan egingo da, irailaren 2an, 9:00ak 10:30 bitartean. Izen ematea bost euro balioko du helduentzat eta euro bat hamasei urtez beherakoentzat. Argazkietan landu beharreko gaiak eta kokapena bera izena ematerako unean bertan jakinaraziko dute antolatzaileek.
Behin lana amaituta, argazkien txartelak eguerdian deskargatuko dira Ikatza argazki elkartearen egoitzan, 13:00etatik 14:00etara, hain zuzen. Norberak nahi dituen argazki guztiak atera ahal izango ditu, baina deskargatzerako unean JPG formatuan gordetako 40 argazki baino ez dira onartuko. Ondoren, partaide bakoitzak, 40 argazki horietatik aukeratutako sei argazkiz osatutako bilduma aurkeztu beharko du irailaren 11 baino lehen, ikatzarallya@gmail.com helbidera mezu bat bidalita edo argazki elkartean aurkeztuta.
Lau sari helduen artean
Helduen artean lau sari banatuko dituzte guztira. 250 euro eta garaikurra bilduma onenari, 150 euro eta garaikurra bigarren bilduma onenari, 100 euro eta garaikurra hirugarren bilduma onenari, eta amaitzeko, 100 euro eta garaikurra herriko bilduma onenari. Parte hartuko duten gaztetxoen artean, berriz, diplomak eta opariak egongo dira maila bakoitzeko onenarentzat.
Epaimahaia argazkigintzan adituak diren pertsonek osatuko dute, eta hauei egokituko zaie erabakia hartzea. Sari banaketa ekitaldia irailaren 28an egingo da, 19:00etan, kultur etxean.














