CAFeko lan hitzarmenak langileen erronka nagusiak bete dituela uste dute ELA eta LAB sindikatuek
ELA eta LAB sindikatuek modu positiboan baloratu dute Beasaingo CAF enpresan lortutako lan hitzarmena, besteak beste, egungo enplegu kopuruari eustea eta 35 orduko lanaldia lortu dituztelako. Sindikatuen ustez, akordio hori langileek egindako «lanuzteetan eta mobilizazioetan erakutsi duten irmotasunari esker» izan da, eta langile guztiak zoriondu dituzte «CAFeko zuzendaritzak bere jarrera aldatzea» lortu dutelako. Uztailaren hasieran, lan hitzarmenaren negoziazioa hasi berritan, zuzendaritzak erregulazioaren aukera mahai gainean jarri zuela ikusita, sindikatuek mobilizatzea erabaki zuten. Hainbat lanuzte egin eta gero, pasa den astean lortu zuten zuzendaritzaren eta enpresa batzordearen arteko akordioa. Azkenik, hilaren 19an, Beasaingo eta Irungo langileen batzarrek 2012-13 urteetarako enpresa ituna sinatu zuten. Lotutako albisteak: • CAFek 35 orduko lan astea ezarri eta lan postuei eutsiko die, enpresa eta sindikatuak akordiora iritsita • CAFek Zaragozako plantako 582 langilerentzat enplegu erregulazioa aurkeztu du • Hiru hilabete eta gero, konponbidea urrun • CAFeko garbitzaileek manifestazioa egin dute, konponbidea eskatzeko • CAFeko garbitzaileek hilabete egingo dute greba mugagabean Hitzarmen horren arabera, zuzendaritzak «gaur egun dagoen langile kopuruari eusteko konpromisoa» agertzen duela azaldu dute bi sindikatuek, «tailerretako behin-behineko langileak barne». Langile guztien lanaldia astean 35 ordukoa izango da; horretarako aurten 30 ordu murriztuko dira, eta 2013an beste 26,5 ordu. Soldata igoera ere zehaztu dute; KPI + %0,2koa izango [...]
ELA eta LAB sindikatuek modu positiboan baloratu dute Beasaingo CAF enpresan lortutako lan hitzarmena, besteak beste, egungo enplegu kopuruari eustea eta 35 orduko lanaldia lortu dituztelako. Sindikatuen ustez, akordio hori langileek egindako «lanuzteetan eta mobilizazioetan erakutsi duten irmotasunari esker» izan da, eta langile guztiak zoriondu dituzte «CAFeko zuzendaritzak bere jarrera aldatzea» lortu dutelako.
Uztailaren hasieran, lan hitzarmenaren negoziazioa hasi berritan, zuzendaritzak erregulazioaren aukera mahai gainean jarri zuela ikusita, sindikatuek mobilizatzea erabaki zuten. Hainbat lanuzte egin eta gero, pasa den astean lortu zuten zuzendaritzaren eta enpresa batzordearen arteko akordioa. Azkenik, hilaren 19an, Beasaingo eta Irungo langileen batzarrek 2012-13 urteetarako enpresa ituna sinatu zuten.
• CAFek 35 orduko lan astea ezarri eta lan postuei eutsiko die, enpresa eta sindikatuak akordiora iritsita
• CAFek Zaragozako plantako 582 langilerentzat enplegu erregulazioa aurkeztu du
• Hiru hilabete eta gero, konponbidea urrun
• CAFeko garbitzaileek manifestazioa egin dute, konponbidea eskatzeko
• CAFeko garbitzaileek hilabete egingo dute greba mugagabean
Hitzarmen horren arabera, zuzendaritzak «gaur egun dagoen langile kopuruari eusteko konpromisoa» agertzen duela azaldu dute bi sindikatuek, «tailerretako behin-behineko langileak barne». Langile guztien lanaldia astean 35 ordukoa izango da; horretarako aurten 30 ordu murriztuko dira, eta 2013an beste 26,5 ordu. Soldata igoera ere zehaztu dute; KPI + %0,2koa izango da.
Bestalde, CAFen segurtasun, garbiketa, jantoki eta lorezaintza zerbitzuak egiten dituzten azpikontratatutako enpresetako langileentzat, subrogazio akordioa ere sinatu dute. Sindikatuen ustez garrantzitsua da subrogazioak bermatzea, batez ere, enpresa horien hitzarmenak «zalantzan» daudela kontuan izanda.
Erronka nagusiak lortuta
ELA eta LAB sindikatuek, «zuzendaritzarekin lortutako eta batzarretan gehiengoz onartutako akordioa» dela azpimarratu dute, eta akordio horretan, «LABek eta ELAk negoziazio honetarako proposatutako erronka nagusiak» lortu dituztela, tartean egungo enpleguari eustea eta 35 orduko lan astea. Horrez gain, «egungo langile kopurua berritzen jarraitzeko asmoa» eta KPItik gorako soldata igoera ere lortu dela diote.
Azkenik, Espainiako Gobernuak ezarri duen lan erreformaren alderik garrantzitsuenei aurre egitea lortu dutela uste dute ELAk eta LABek. Hala, CAFeko langileak «egoera hobean» daudela azaldu dute aurrera begirako erronkei heltzeko. Kontziente dira CAFen egoera ez dela inguruko beste enpresa batzuek duten egoera bera; hala ere, «akordioak agerian uzten du langileen interesei erreparatuko dieten bestelako akordioak lortzea posible dela».