Gaurko egunez armada gaztelarrak Euskal Estatua desagerrarazi zuela gogoratu dute doluz Seguran
Nafarroako bandera mastilean erdiraino igota eta dolua adierazten duen xingola beltzarekin ikus daiteke Segurako Erreboteko plazatxoan. Dolua adierazi nahi du, gaurko egunez duela 500 urte armada gaztelarrak, Albako Kondearen agindupean, Iruñea indarr...
Nafarroako bandera mastilean erdiraino igota eta dolua adierazten duen xingola beltzarekin ikus daiteke Segurako Erreboteko plazatxoan. Dolua adierazi nahi du, gaurko egunez duela 500 urte armada gaztelarrak, Albako Kondearen agindupean, Iruñea indarrez okupatu zuelako. Rafa Berasategi eta Bixente Albizu Segurako Nafarkideek nafar bandera Segurako errebote plazan jartzeko baimena eskatu zuten, eta udaletxean mozioa aho batez onartu zen. Sei metroko masta da jarri dutena, bertatik nafar bandera handi bat zintzilik duela.
«Sabino Aranak sortutako ikurrinak apenas mende bat pasatxoko historia du» dio udaletxera aurkeztu zuten mozioan «nafar bandera, ordea, estatu baten ikurra da. Baskoiek, euskaldunek, sortu zuten erresumaren ikur estatala hain zuzen ere», «oraingo Euskal Herria eta gehiagoko lurraldeen ikurra da, beraz, geurea da». Mozio berean aipatzen dute ez dela kasualitatea 1789ko iraultza arte Frantziak eta gaur egun Espainiak nafar ikurra euren armarrian izatea, inbasio bidez bi pusketan zatitu eta bakoitzaren konkista zatiaren erakusgarri izateko.