Gorka Izagirrek irabazi du Ordiziako Klasika
Gorka Izagirre ormaiztegiarrak irabazi du Ordiziako 89. Klasika. Hasierako kilometroetan Dmitry Sokolov errusiarra ibili bada ere aurretik, Izagirrek eta Johan Chavezek ihes egitea lortu dute, seiko talde bat atzetik zutela. Zaldibiatik Ordiziarako bi...
Gorka Izagirre ormaiztegiarrak irabazi du Ordiziako 89. Klasika. Hasierako kilometroetan Dmitry Sokolov errusiarra ibili bada ere aurretik, Izagirrek eta Johan Chavezek ihes egitea lortu dute, seiko talde bat atzetik zutela. Zaldibiatik Ordiziarako bidean harrapatu ditu taldeak ormaiztegiarra eta Chavez eta azken metroetan Izagirre gailendu da, esprintean. Euskaltel-Euskadik gaurko lasterketan egin duen lana azpimarratu du Izagirrek lasterketaren amaieran, eta eskerrak eman dizkie taldekideei. “Oso pozik” dagoela ere gehitu du.
Honela geratu da Ordiziako 89. Klasikako sailkapena:
1. Gorka Izagirre (Euskaltel-Euskadi) 4:03:17
2. Johan Chaves (Colombia) d.b.
3. Miguel Angel Rubiano (Androni) d.b.
4. Andrey Amador (Movistar) d.b.
5. Jeffry Romero (Colombia) d.b.
6. Pedro Merino (Gios Deyser) d.b.
7. Frabricio Ferrari (Caja Rural) d.b.
8. David Lopez (Movistar) d.b.
9. Moises Dueñas (Burgos BH) d.b.
10. Emanuele Sella (Androni) d.b.
11. Antonio Piedra (Caja Rural) 15era.
Taldeka: Movistar.
Mendia: Ivan Rovny (Rusvelo).
Tarteko helmugak: Javier Aramendia (Caja Rural).