Agauntza errekara hondeamakinaren sarbidea egingo dute, Ataunen
Agauntza ibaiko aforalekura eta erreka-tartera hondeamakina sartzeko sarbidea eraikiko du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako departamenduak uztailaren 17an jakinarazi zuen obra egiteko erabakia, Diputatuen Kontseiluak astebete lehenago onartuta. Ataunen, Zubikoeta gasolindegiaren parean irekiko dute sarrera, Gi-120 errepidetik zuzenean errekara. Lazkao-Ataun oinezkoen herribideko metalezko zubi berdearen aldamenean zabalduko dute sarbidea. 15 metro luzeko arrapala edo aldapatxoa egingo dute, %16,8ko maldarekin. Ibai eremu horretan ez dago erreka-hondoa dragatzeko lanetarako sarbide «egokirik», aldundiak dioenez, «eta horrek nabarmen zailtzen ditu mantentze lanak». Hain zuzen, hiruzpalau urtean behin dragatu egiten dute aforalekuaren aurreko zatia. Errekaren ur emaria neurtzen da aforalekuan. Aldundiaren jabetzakoa da instalakuntza. «Denborarekin erreka bete egiten da harriz, eta noizean behin dragatu beharra izaten da», argitu du Ataungo alkate Igor Aierbek. Kalteak saihesteko Orain arte, hondeamakina errekan goragotik sartu izan da Agauntzara, eta «200 bat metro» mugitu behar izaten du aforalekuraino iristeko. Garraio horrek ibaiko ekosisteman «mesedea baino kalte gehiago» sortu izan ditu azkenean, alkatearen esanetan. Zuzeneko sarbidea irekita, kalte horiek saihestuko dira. Arrapala eraiki ahal izateko partikular baten eta Ataungo Udalaren lur sailak hartuko ditu aldundiak, denera 92 metro koadro zoru desjabetuta. Ibaien gaineko eskumena Eusko Jaurlaritzarena denez, aldundiak erakunde horri eskatu dio «obren premia» adierazteko.
Agauntza ibaiko aforalekura eta erreka-tartera hondeamakina sartzeko sarbidea eraikiko du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako departamenduak uztailaren 17an jakinarazi zuen obra egiteko erabakia, Diputatuen Kontseiluak astebete lehenago onartuta.
Ataunen, Zubikoeta gasolindegiaren parean irekiko dute sarrera, Gi-120 errepidetik zuzenean errekara. Lazkao-Ataun oinezkoen herribideko metalezko zubi berdearen aldamenean zabalduko dute sarbidea. 15 metro luzeko arrapala edo aldapatxoa egingo dute, %16,8ko maldarekin.
Ibai eremu horretan ez dago erreka-hondoa dragatzeko lanetarako sarbide «egokirik», aldundiak dioenez, «eta horrek nabarmen zailtzen ditu mantentze lanak». Hain zuzen, hiruzpalau urtean behin dragatu egiten dute aforalekuaren aurreko zatia.
Errekaren ur emaria neurtzen da aforalekuan. Aldundiaren jabetzakoa da instalakuntza. «Denborarekin erreka bete egiten da harriz, eta noizean behin dragatu beharra izaten da», argitu du Ataungo alkate Igor Aierbek.
Kalteak saihesteko
Orain arte, hondeamakina errekan goragotik sartu izan da Agauntzara, eta «200 bat metro» mugitu behar izaten du aforalekuraino iristeko. Garraio horrek ibaiko ekosisteman «mesedea baino kalte gehiago» sortu izan ditu azkenean, alkatearen esanetan. Zuzeneko sarbidea irekita, kalte horiek saihestuko dira.
Arrapala eraiki ahal izateko partikular baten eta Ataungo Udalaren lur sailak hartuko ditu aldundiak, denera 92 metro koadro zoru desjabetuta.
Ibaien gaineko eskumena Eusko Jaurlaritzarena denez, aldundiak erakunde horri eskatu dio «obren premia» adierazteko.