Bost udalek mailegu bana sinatu dute, iazko UFFFren erdia itzultzeko
Goierriko bost udalek eta Gipuzkoako beste zazpik mailegu bana sinatu zuten, atzo, Donostian. Gipuzkoako Foru Aldundiari itzuli beharreko iazko UFFF Udalak Finantzatzeko Foru Funtsaren erdia finantzatzeko dira kredituak. Nafarroako Rural Kutxarekin kon...
Goierriko bost udalek eta Gipuzkoako beste zazpik mailegu bana sinatu zuten, atzo, Donostian. Gipuzkoako Foru Aldundiari itzuli beharreko iazko UFFF Udalak Finantzatzeko Foru Funtsaren erdia finantzatzeko dira kredituak.
Nafarroako Rural Kutxarekin kontratatu dituzte maileguak, diputazioaren bitartekaritzaz finkatutako baldintza»onetan». Euribor indizearen hiru hilabeteroko balioa gehi %3,43ko diferentziala ordainduko dute interesetan. Udal bakoitzak dagokion diru kopuruaren balioa jasoko du kutxaren mailegutik, abuztuaren 25ean.
UFFFren urte hasierako aurrekontuaren eta bukaerako likidazioaren artean bataz betse %12,64ko defizita suertatu zen iaz. Udalek, urtean zehar jasotako diru kopuruaren proportzio hori itzuli beharra daukate. Aurten ari dira diputazioarekiko duten zor hori kitatzen, lau epetan.
Altzagako Udalak 21.277 euro ditu itzultzeko. Ataungoak 113.589 euro, Gaintzakoak 19.227 euro, Urretxukoak 467.017 euro, eta Zaldibiakoak103.422 euro. Maileguekin zenbateko horien erdia jasoko dute, egiteko zehatz horretara —aldundiari ordaintzeko— erabil dezaten.
Gipuzkoan, bestetik, Aretxabaletak, Azkoitiak, Elgetak, Hernanik (%25ekoa), Pasaiak, Villabonak eta Zumaiak ere sinatu dute mailegu bana. Denera 2.407.000 eurokoa da kredituen balioa.