EAJk herrigintzan aritu diren kideak omenduko ditu Beasaingo jaialdian
Goierriko EAJk egun osoko festa antolatu du irailaren 1erako. Beasainen elkartuko dira, eta besteak beste, alderdiko kideei omenaldia, bazkaria, umeentzako jolasak eta kontzertuak izango dira. Atzo aurkeztu zuten Goierri Bizia izeneko ekimena Beasaingo batzokian; bertan esandakoaren arabera, ekitaldi horrekin «politikan, herrigintzan eta auzolanean aritzeko borondatea agertu duten guztiei eskerrak» eman nahi dizkiete. Joxan Imaz, Beasaingo uri batzarreko lehendakariak azaldu zuenez, «1977tik, demokrazia ezarri zenetik, hain zuzen, alkate, zinegotzi, lurraldeko batzarkide, diputatu, sailburu eta senatari karguetan lanean aritu diren goierritarren lana errekonozitu» nahi dute. Guztira, 200 bat lagun izango dira omenduak. Iazko urritik hona, «bake bidean, politikan eta herriaren bizitzan beste garai bat hasi dela» gogorarazi zuen Imazek, eta horri esker, alderdi kideak «oso pozik eta itxaropenez beteta» daudela. «Alderdiari eta herriari bultza egin dieten guztiei eskerrak» eman nahi dizkiete, «omenaldi xume» baten bidez. Alderdikide, jarraitzaile eta lagun guztiak gonbidatu dituzte ekitaldira. Bazkarira joateko, mezu bat bidal daiteke goierrikoeajpnv@gmail.com helbide elektronikora. Festa 13:00etan hasiko da, Zubimuzu plazan. Bertako produktuak dastatu eta gero, bazkaria egingo dute, eta segidan, omenaldia. Arratsaldean, 16:00etatik aurrera, umeentzako jolasak izango dira, Gernika pasealekuan. Marsel magoak ikuskizuna egingo du 18:00etan, eta ondoren, txokolate jana eta Gozo Gozo musika taldearen emanaldia izango dituzte. Gauean, kontzertuak Irailaren leheneko festa gazteentzat ere irekia izatea nahi dute. Hori [...]
Goierriko EAJk egun osoko festa antolatu du irailaren 1erako. Beasainen elkartuko dira, eta besteak beste, alderdiko kideei omenaldia, bazkaria, umeentzako jolasak eta kontzertuak izango dira. Atzo aurkeztu zuten Goierri Bizia izeneko ekimena Beasaingo batzokian; bertan esandakoaren arabera, ekitaldi horrekin «politikan, herrigintzan eta auzolanean aritzeko borondatea agertu duten guztiei eskerrak» eman nahi dizkiete.
Joxan Imaz, Beasaingo uri batzarreko lehendakariak azaldu zuenez, «1977tik, demokrazia ezarri zenetik, hain zuzen, alkate, zinegotzi, lurraldeko batzarkide, diputatu, sailburu eta senatari karguetan lanean aritu diren goierritarren lana errekonozitu» nahi dute. Guztira, 200 bat lagun izango dira omenduak.
Iazko urritik hona, «bake bidean, politikan eta herriaren bizitzan beste garai bat hasi dela» gogorarazi zuen Imazek, eta horri esker, alderdi kideak «oso pozik eta itxaropenez beteta» daudela. «Alderdiari eta herriari bultza egin dieten guztiei eskerrak» eman nahi dizkiete, «omenaldi xume» baten bidez. Alderdikide, jarraitzaile eta lagun guztiak gonbidatu dituzte ekitaldira. Bazkarira joateko, mezu bat bidal daiteke goierrikoeajpnv@gmail.com helbide elektronikora.
Festa 13:00etan hasiko da, Zubimuzu plazan. Bertako produktuak dastatu eta gero, bazkaria egingo dute, eta segidan, omenaldia. Arratsaldean, 16:00etatik aurrera, umeentzako jolasak izango dira, Gernika pasealekuan. Marsel magoak ikuskizuna egingo du 18:00etan, eta ondoren, txokolate jana eta Gozo Gozo musika taldearen emanaldia izango dituzte.
Gauean, kontzertuak
Irailaren leheneko festa gazteentzat ere irekia izatea nahi dute. Hori dela eta, «kontzertu indartsu bat» antolatu dutela azaldu du Xabi Insausti, Gipuzkoako EGIko buruak. Kontzertua Bernedo eneko parkingean izango da, 23:00etan hasita. Parte hartuko duten taldeen artean daude Kilauea, lazkaotarrez eta bizkaitarrez osatutako taldea; ska eta euskal kantak uztartzen dituen Akerbeltz; eta azken urteetan ezagun egin den Lauroba taldea.