Organo, txistu eta bertso uztarketa bihar Ataunen
Ataungo Organo Barrokoaren Nazioarteko VI. Jaialdian bihar izango da bigarren eta azkeneko kontzertua, Tourseko San Martin elizan. Organo baliotsuaren laguntzaile txistua eta ahotsa dira kasu horretan. Kontzertua bihar 18:30ean hasiko da. Koro Saenz Ag...
Ataungo Organo Barrokoaren Nazioarteko VI. Jaialdian bihar izango da bigarren eta azkeneko kontzertua, Tourseko San Martin elizan. Organo baliotsuaren laguntzaile txistua eta ahotsa dira kasu horretan. Kontzertua bihar 18:30ean hasiko da.
Koro Saenz Agirre donostiarra ariko da organoan. Jose Saenz Pepe Andoain soinu-jotzaile famatuaren alaba da. Txistuarekin Jose Inazio Antsorena ariko da, Donostiako Udal Txistulari Bandaren zuzendaria. Bertsoak Uxue Alberdi elgoibartarraren esku egongo dira.
Pierre du Mage, Vivaldi, Albeniz, Luis Aranburu, Santesteban eta Juan Cabanilles maisuen obrak joko dituzte, baita Isidro eta Jose Inazio Antsorenarenak ere.