Santaneroak eta kuadrillak izango dira gaur Santa Ana jaietako protagonistak Ordizian
Ordiziarrak Santa Ana jaietako azken asteburuan sartu dira. Gaur, tradizioa eta jaia batzen diren eguna ospatzen ari dira. Goizean, santaneroak, aurten ezkondu diren Ordiziako bikoteek ohiko kalejira eta Santaneroen Soka Dantza egin dituzte egunari hasiera emateko. Ondoren, 13:00etan, kuadrillek hartu dituzte udaletxe aurreko plaza eta kaleak, euren eguna izaki. Santaneroen Soka Dantza 500 urte baino gehiago dituen ekimena da, 1509koak dira behintzat, dauden lehenengo datuak. Urte horretan ezkondu diren bikoteek egiten dute, eta herria ikusmin handia sortzen duen ekimena da. Aurten lau bikotek hartu dute parte, ohi baino gutxiagok. Nuria eta Igor, Gorka eta Vanessa, Iñaki eta Nagore, eta Jabi eta Koro izan dira aurtengo santaneroak. Udaletxean harrera egin eta gero, alkateak elizara laguntzen ditu bikoteak kalejiran, txistulariek lagunduta, meza entzuteko. Ondoren, bueltako bidea egiten dute, udaletxera berriz itzultzeko. Emakumean, udaletxeko balkoian zain dauden bitartean, gizonezkoak plazara jaitsi ohi dira, Soka Dantza dantzatzera. Aurreskuak eta atzeskuak osatzen dute soka dantza eta bi dantzarien arteko desafio bat ere irudikatzen da tartean. Dantza aurrera doan heinean, banan banan emakumeak balkoitik plazara eramaten dituzte gizonezkoek. Amaitzeko, guztien artean arin-arina eta fandagoa dantzatzen dituzte. Santaneroak Ordiziako kaleak zeharkatzen dituzte azkenezkoz kalejiran txistulariekin batera. 13:00ak ingururako udaletxera bueltatu dira kudrillen eguneko txupina nola botatzen duten [...]
Santaneroen Soka Dantza 500 urte baino gehiago dituen ekimena da, 1509koak dira behintzat, dauden lehenengo datuak. Urte horretan ezkondu diren bikoteek egiten dute, eta herria ikusmin handia sortzen duen ekimena da. Aurten lau bikotek hartu dute parte, ohi baino gutxiagok. Nuria eta Igor, Gorka eta Vanessa, Iñaki eta Nagore, eta Jabi eta Koro izan dira aurtengo santaneroak.
Udaletxean harrera egin eta gero, alkateak elizara laguntzen ditu bikoteak kalejiran, txistulariek lagunduta, meza entzuteko. Ondoren, bueltako bidea egiten dute, udaletxera berriz itzultzeko. Emakumean, udaletxeko balkoian zain dauden bitartean, gizonezkoak plazara jaitsi ohi dira, Soka Dantza dantzatzera. Aurreskuak eta atzeskuak osatzen dute soka dantza eta bi dantzarien arteko desafio bat ere irudikatzen da tartean. Dantza aurrera doan heinean, banan banan emakumeak balkoitik plazara eramaten dituzte gizonezkoek. Amaitzeko, guztien artean arin-arina eta fandagoa dantzatzen dituzte. Santaneroak Ordiziako kaleak zeharkatzen dituzte azkenezkoz kalejiran txistulariekin batera. 13:00ak ingururako udaletxera bueltatu dira kudrillen eguneko txupina nola botatzen duten ikustera.
Ordurako, kuadrillek kolorez jantzita zituzten udaletxe inguruko plaza, kale eta zirrikituak. 13:00etan puntuan bota dute txupina udaletxeko balkoitik eta txarangaren erritmoan kalejiran joan dira kuadrillak alde zaharrean barrena, euren egunari hasiera emateko.
Jaiak ez du etenik izango egun osoan zehar. 18.00etan San Bartolome auzoan, bigantxa futbol txapelketa izango da junior mailan. 21:00etan, kalejira berriz, Beti Argi Bandaren eskutik. 23:00etatik goizaleko 2:00ak arte Disko parranda izango da Domingo Unanue plazan. Ordu berean beste bi musika emanaldiri ere emango zaio hasiera: Los Zopilotes Txirriaosen emanaldia izango da Plaza Nagusian eta Azabache orkestinaren camp dantzaldia, berriz, Garagartza plazan. Jaiak, igandera arte luzatuko dira.