Amerikako hamasei euskara irakasle Maizpiden dira, ‘Gazte Mundu’ programan ardatz direlako
Euskal diasporan euskara irakasle ari diren hamasei lagun Lazkaon dira. Atzo iritsi ziren, eta iraila han igaroko dute, Eusko Jaurlaritzaren Gazte Mundu ekimeneko egitaraua osatu artean. Argentinatik, Uruguaitik, Kolonbiatik eta Amerikako Estatu Batuetatik etorri dira. Hasierako asmoa 30 laguneko multzoa etortzea bazen ere, aurrekontu murrizketagatik erdira bihurtu dute kopurua. Gazte Munduren egitekoa diasporako gazteak Euskal Herriarekin lotzea da, urtean behin gai jakinetako egonaldiak bertan antolatuz. Iaz Donostian egin zuten mundu mailako batzarrean, partaideek eurek proposatu zuten espreski aurtengo programa euskara irakasleei eskaintzea. Lazkaon, Maizpide euskaltegia izango dute egoitza. Izan ere, hamasei irakasleek Goierriko barnetegi horrekin lehenagotik dute lotura, ikasle garaietatik, eta Euskara munduan programaren bitartez —euskal etxeetan euskararen irakaskuntzaren koordinazioa eta laguntza bideratzen du— zilborreste birtualarekin harremanetan jarraitzen dute. Agintarien harrera Etorri eta berehala, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuorde Lurdes Auzmendik, Kanpo Harremanetarako zuzendari Julian Zelaiak eta HABEko zuzendari nagusi Iñaki Uribek harrera egin zieten, atzo eguerdian. Maizpideko Jon Urdangarinek egin zituen anfitrioi lanak, herenegun zuzendari kargua hartu eta lehenengo ekitaldi ofiziala zuenean. Maizpide euskaltegian hartu dute ostatu, eta programaren mardulena han garatuko dute. Bi zatitan banatu diete hila, Kinku Zinkunegi koordinatzaileak argitu duenez. Lehen hamabostaldia irakaskuntzan zentratuko dute: diasporako irakasleen egitekoak, materialen ezagutza, edota irizpide metodologikoak finkatzen. Bigarren zatian, [...]
Euskal diasporan euskara irakasle ari diren hamasei lagun Lazkaon dira. Atzo iritsi ziren, eta iraila han igaroko dute, Eusko Jaurlaritzaren Gazte Mundu ekimeneko egitaraua osatu artean. Argentinatik, Uruguaitik, Kolonbiatik eta Amerikako Estatu Batuetatik etorri dira. Hasierako asmoa 30 laguneko multzoa etortzea bazen ere, aurrekontu murrizketagatik erdira bihurtu dute kopurua.
Gazte Munduren egitekoa diasporako gazteak Euskal Herriarekin lotzea da, urtean behin gai jakinetako egonaldiak bertan antolatuz. Iaz Donostian egin zuten mundu mailako batzarrean, partaideek eurek proposatu zuten espreski aurtengo programa euskara irakasleei eskaintzea.
Lazkaon, Maizpide euskaltegia izango dute egoitza. Izan ere, hamasei irakasleek Goierriko barnetegi horrekin lehenagotik dute lotura, ikasle garaietatik, eta Euskara munduan programaren bitartez —euskal etxeetan euskararen irakaskuntzaren koordinazioa eta laguntza bideratzen du— zilborreste birtualarekin harremanetan jarraitzen dute.
Agintarien harrera
Etorri eta berehala, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuorde Lurdes Auzmendik, Kanpo Harremanetarako zuzendari Julian Zelaiak eta HABEko zuzendari nagusi Iñaki Uribek harrera egin zieten, atzo eguerdian. Maizpideko Jon Urdangarinek egin zituen anfitrioi lanak, herenegun zuzendari kargua hartu eta lehenengo ekitaldi ofiziala zuenean.
Maizpide euskaltegian hartu dute ostatu, eta programaren mardulena han garatuko dute. Bi zatitan banatu diete hila, Kinku Zinkunegi koordinatzaileak argitu duenez. Lehen hamabostaldia irakaskuntzan zentratuko dute: diasporako irakasleen egitekoak, materialen ezagutza, edota irizpide metodologikoak finkatzen.
Bigarren zatian, irailaren 17tik 27ra, Maizpideko ikasleekin taldeetan txertatuko dira, ikastaroa jaso eta herdoilak harrotzeko. Urrian hizkuntza probak Buenos Airesen egingo ditu HABEk, lehenbiziko aldiz Europatik kanpora —orain arte Madrilen eta Bartzelonan egin izan dira—, eta azterketak prestatzeko ere baliatuko dute.
Ikasle izatetik, erakustera
Euskara maila desberdina dute hamasei lagunek. Batzuk 3. eskakizuna ateratzekotan dira, besteak beren kabuz ikasiak. Guztiak, hala ere, hiriko edo eskualdeko euskal etxean erakusle dira.
Internetez bestaldetik Urdangarin bera izan dute 2004tik irakasle, on-line gidatu baitizkie ikasketa-planak. Ondoren, lehen ezagutzak jasota, Maizpiden ikastaro trinkoa jasoak dira.
Gazte Mundu plangintzarekin etorri den Gabriela Mendiaren kasua da. Duela hogei urte egon zen Lazkaon, euskara maila hobetzen. Orain Buenos Aireseko Laurak Bat euskal etxean irakasle da. «Euskararekin lan egiten dudalako eta nire bidean ibiliko naizelako etorri naiz. Aukera paregabea da», aitortu du.
Diasporan euskara irakasten egiten duten lana Euskal Herriaren testuinguruan kokatu ohi dute tokian tokiko ikasleek. «Asmoa euskalduntzea dute, baina hori azken batean euskal munduan sartzea da». Batzuek dantzan hasten diren bezala, edo euskal musika tresnak jotzen, euskarari heltzen diote bestetzuek.
Laurak Bateko eskolan «hamar-bat» lagun ari dira gaur egun euskara ikasten. Argentina osoan 600 ikasle heldu daude matrikulatuta ikasturte honetarako. «Ikasteko joera berpiztu egiten da, ez dakigu nola. Arbasoengatik, kuriositateagatik, edo musikagatik beragatik, euskal rock erradikala oso famatua delako Argentinan», dio Mendiak.
Irakaspen modua bertakotzera jo izan da azken urteotan. Internet bidez lehen urratsak hasi, eta sakontzera Euskal Herrira etorri. Urrutiko eskolatze zeregin hori Maizpidek burutu du, Euskara Munduan programarekin.
Horrez gain, helburua «autonomo» izatea da, tokian-tokian: diasporan euskara ikasi duten jatorrizko pertsonak, etorkizunean eurak bihurtzea irakasle. «Katea sortu da, eta helburua ez etetea da. Hauspoa bezala, poliki baina beti martxan», dio Mendiak.