Azokari usaina hartzeko lehiaketak
Bertako produktuekin egindako Elkarteen Arteko XXII. Sukaldaritza Lehiaketa eta Goierriko odolki onenaren XVIII. dastaketa eta lehiaketa egin zituzten atzo arratsaldean Ordizian, Euskal Jaien barruan. Zortzi elkartek hartu dute parte sukaldaritza lehi...
Bertako produktuekin egindako Elkarteen Arteko XXII. Sukaldaritza Lehiaketa eta Goierriko odolki onenaren XVIII. dastaketa eta lehiaketa egin zituzten atzo arratsaldean Ordizian, Euskal Jaien barruan. Zortzi elkartek hartu dute parte sukaldaritza lehiaketan: Ordiziako seik eta Itsasondoko eta Donostiko banak. Idiazabal gazta oinarrian zuen plater bat eta arkumea prestatu behar izan dituzte. Odolkigileak ere beste hainbeste izan dira: hiru beasaindar, bi ordiziar, Beasain eta Ordiziako kideek osatutako bat eta ormaiztegiar eta zaldibiar bana. Bi lehiaketetako sariak gaur eguerdian emango dituzte, Beti Alai pilotalekuan.













