Erauskin auzoko bidea konpondu dute abuztuan
Abuztuan herri lanek ez dute etenik izan eta Beasaingo Udalak, hainbat bide eta espaloi konpontzeko lanak martxan jarri ditu, udako oporraldia aprobetxatuz. Lan horietako bat, Erauskin auzoko errepidea konpontzea izan da. Horrez gain, herriguneko hainbat espaloi konpontzeko lanak ere hasi dituzte. Erauskin auzoko errepideak urteak zeramatzan konponketarik egin gabe, eta azken urteetan, batez ere AHTko lanak direla eta izan diren kamioien joan etorriekin, errepidearen zorua asko kaltetu da. Bidean zeuden zuloak konpondu eta asfaltoa berritzeaz gain, hainbat gunetan babes hesiak ere berritu egin dituzte. Espaloiak konpontzen Udalak udara aurretik jakinarazi zuen herriguneko hainbat espaloi konpontzeko asmoa zuela. Lan horietako batzuk abuztuan hasi dituzte. Lan horiek egiteko ardura Morga eraikuntza enpresa bizkaitarrak hartu du bere gain; 92.000 euroko aurrekontua izango du horretarako. Martxan den berrikuntzetako bat Martina Maiz kalekoa da. Horrez gain, ordea, La Salle ikastetxearen pareko espaloia, eta Foru kalean, Zelaeta eta Zapatari kaleak lotzen dituen zatikoa ere konponduko dituzte. Azkenik, Nabarro Larreategi kalean, Barandiaran plazaren eta Indarreko etxeen arteko zatia ere berrituko dute datozen asteetan.
Abuztuan herri lanek ez dute etenik izan eta Beasaingo Udalak, hainbat bide eta espaloi konpontzeko lanak martxan jarri ditu, udako oporraldia aprobetxatuz. Lan horietako bat, Erauskin auzoko errepidea konpontzea izan da. Horrez gain, herriguneko hainbat espaloi konpontzeko lanak ere hasi dituzte.
Erauskin auzoko errepideak urteak zeramatzan konponketarik egin gabe, eta azken urteetan, batez ere AHTko lanak direla eta izan diren kamioien joan etorriekin, errepidearen zorua asko kaltetu da. Bidean zeuden zuloak konpondu eta asfaltoa berritzeaz gain, hainbat gunetan babes hesiak ere berritu egin dituzte.
Espaloiak konpontzen
Udalak udara aurretik jakinarazi zuen herriguneko hainbat espaloi konpontzeko asmoa zuela. Lan horietako batzuk abuztuan hasi dituzte. Lan horiek egiteko ardura Morga eraikuntza enpresa bizkaitarrak hartu du bere gain; 92.000 euroko aurrekontua izango du horretarako.
Martxan den berrikuntzetako bat Martina Maiz kalekoa da. Horrez gain, ordea, La Salle ikastetxearen pareko espaloia, eta Foru kalean, Zelaeta eta Zapatari kaleak lotzen dituen zatikoa ere konponduko dituzte. Azkenik, Nabarro Larreategi kalean, Barandiaran plazaren eta Indarreko etxeen arteko zatia ere berrituko dute datozen asteetan.