Ordiziako Gazta Txapelketako irabazleak eta sailkatuak
Jon Etxeberria zeanuriarrak (Bizkaia) gaztagileak irabazi du Ordiziako gazta txapelketa. 14:00ak puntuan zirela jakinarazi dute irabazlea. Hauek dira Ordiziako Gazta Txapelketako gainerako lau finalistak:
1. Jon Etxeberria (Zeanuri, Bizkaia)
2. Rikardo Remiro (Eulate, Nafarroa)
3. La Leze (Ilarduia, Araba) (Joxe Mari Jauregi (Lazkao) eta Eli Gorrotxategi (Beasain))
4. Jose Luis Odriozola (Aia, Gipuzkoa)
5. Zabaleta S.L (Araba)
Enkantea egiten ari dira orain, eta minutu gutxi barru jakingo da nork eskuratu duen Etxebarriaren gazta eta erdia eta zenbat diru ordaindu duen.