Zaldibian uraren hodiak zulatu dituzte, antza denez nahita
Zaldibian edateko uraren hornidura sarean sabotaia egin izanaren zantzuak aurkitu ditu udalak. Abuztuan «hainbat zulo» aurkitu zituzten ura jaiotzen den lekutik deposituetara bitarteko hodietan. Hasieran ohiko matxura zela uste bazuten ere, nahita eragindako kalteak zituela jabetu ziren. Uztailaren 23an ikusi zuten lehenbizi arazoa. Biharamunean, ustezko matxura konpontzera joandakoan, «zulo gehiago» zeudela ohartu ziren udal langileak, «hamar zehazki». Sabotaiak abuztuan izan zuen jarraipena. Abuztuaren erdian 120 zulo gehiago egin zizkion «ezezagunen batek edo batzuek» ur hornikuntzako hoditeriari. Zulatuak egiteko «taladroren bat» erabili zen susmoa dute. Arazoak ur zerbitzuan Hodietan zulatuak egin ondoren, eta konpondu bitartean, ura galdu zen saretik. Ur zerbitzua normaltasunez emateko arazoak suposatu zituen egoerak. «Abuztuaren erdia izan arren, herriko ur zerbitzua bermatzeko moduan izatea espero dugu», esan zuen aurreko astean udalak. Halako erasorik eta kalterik berriro gerta ez dadin «neurriak» hartuko ditu Zaldibiako Udalak. Oraindik ez dute argitu ustezko egilearen edo egileen nortasunik, eta udalak herritarrei laguntza eskatu die, ezer susmatzen badute udalarekin harremanetan jartzeko gonbita eginda. «Zaldibiako Udalean ez dugu ulertzen horrelako kaltea egiteko zein arrazoi egon daitezkeen», dio agiriak.
Zaldibian edateko uraren hornidura sarean sabotaia egin izanaren zantzuak aurkitu ditu udalak. Abuztuan «hainbat zulo» aurkitu zituzten ura jaiotzen den lekutik deposituetara bitarteko hodietan. Hasieran ohiko matxura zela uste bazuten ere, nahita eragindako kalteak zituela jabetu ziren.
Uztailaren 23an ikusi zuten lehenbizi arazoa. Biharamunean, ustezko matxura konpontzera joandakoan, «zulo gehiago» zeudela ohartu ziren udal langileak, «hamar zehazki».
Sabotaiak abuztuan izan zuen jarraipena. Abuztuaren erdian 120 zulo gehiago egin zizkion «ezezagunen batek edo batzuek» ur hornikuntzako hoditeriari. Zulatuak egiteko «taladroren bat» erabili zen susmoa dute.
Arazoak ur zerbitzuan
Hodietan zulatuak egin ondoren, eta konpondu bitartean, ura galdu zen saretik. Ur zerbitzua normaltasunez emateko arazoak suposatu zituen egoerak. «Abuztuaren erdia izan arren, herriko ur zerbitzua bermatzeko moduan izatea espero dugu», esan zuen aurreko astean udalak.
Halako erasorik eta kalterik berriro gerta ez dadin «neurriak» hartuko ditu Zaldibiako Udalak. Oraindik ez dute argitu ustezko egilearen edo egileen nortasunik, eta udalak herritarrei laguntza eskatu die, ezer susmatzen badute udalarekin harremanetan jartzeko gonbita eginda. «Zaldibiako Udalean ez dugu ulertzen horrelako kaltea egiteko zein arrazoi egon daitezkeen», dio agiriak.