Beasainek 2-1 galdu du Baskoniarekin, etxetik kanpo
Beasainek galdu egin du Basconiaren kontra, Basaurin jokatutako ligako hirugarren partidan. Partida nahiko parekatuta hasi bazen ere, Baskoniak gol aukera gehiago izan zituen; 30. minutuan, aukera horietako batean, Seguinek buruz egindako erremate ba...
Beasainek galdu egin du Basconiaren kontra, Basaurin jokatutako ligako hirugarren partidan. Partida nahiko parekatuta hasi bazen ere, Baskoniak gol aukera gehiago izan zituen; 30. minutuan, aukera horietako batean, Seguinek buruz egindako erremate batekin etxekoak aurretik jarri ziren markagailuan.
Bigarren zatian aldea handitzea lortu zuten, Kortabitarteren golari esker. Azken minutuetan, Beasain berpiztu egin zen, eta Pastriainek gola egin zuen penaltiz, eta partida bukatu aurretik beste aukera on bat izan bazuten ere, ez zuten berdintzerik lortu.
Hirugarren partida hori galduta, Beasain 17. postuan dago orain, 2 punturekin. Datorren asteburuan etxean jokatuko du, Balmasedaren kontra; Football Fest jaialdiak lagunduta, zaleak animatzea espero dute.













