Bost ikastaro eskainiko ditu aurten Urbieta arte plastikoetako zentroak
Urbieta arte plastikoen zentroak bost ikastaro antolatu ditu datozen hilabeteetarako. Denak ere, urriko aurreneko astean hasiko dira, eta izena emateko epea zabalik dago. Aurten, marrazketa, zeramika, argazkigintza, balleta eta antzerki tailerra egitek...
Urbieta arte plastikoen zentroak bost ikastaro antolatu ditu datozen hilabeteetarako. Denak ere, urriko aurreneko astean hasiko dira, eta izena emateko epea zabalik dago. Aurten, marrazketa, zeramika, argazkigintza, balleta eta antzerki tailerra egiteko aukera eskainiko du zentroak.
Bear pintura zaletuen elkarteak antolatutako marrazketa eta pintura ikastaroa Jokin Telleria artistak emango du, urriaren 1etik aurrera. Bi talde egingo dituzte, bat umeentzat (7-12 urte) eta bestea helduena. Bi taldeek, astean lau ordu egingo dituzte.
Zeramika eta esmaltatze ikastaroa berriz, Buztina elkarteak antolatu du, eta Ione Uriain eta Maite Salutregi izango dira irakasleak. Urriaren 2an hasiko dira eta astean bi ordu egingo dituzte.
Argizpi elkarteak argazkigintza ikastaroa egingo du. Eskolak astelehen, astearte, asteazken eta ostegunetan izango dira, eta 24 orduko iraupena izango du.
Antzerkia eta balleta
Antzerki tailerra berriz, 12 eta 16 urteko gaztetxoei zuzenduta dago eta klaseak astearteetan izango dira. Matrikularen prezioa 30 eurokoa da. Azkenik, Gala Nieto irakaslea buru dela, ballet ikastaroa egingo dute urritik ekainera, 5 eta 14 urte arteko umeentzat.













