Ehiza postuen aurtengo jabeak erabakita
Atzo goizean egin zen Segurako udaletxean Partzuergoko ehiza postuen subasta. Lehen bueltan 92 eskaintza egin ziren, eta bigarren bueltan berriz 16. Bi buelta horietan egin ziren eskaintzetan 11 postu gelditu ziren eskaintzarik egin gabe, eta sobrean d...
Atzo goizean egin zen Segurako udaletxean Partzuergoko ehiza postuen subasta. Lehen bueltan 92 eskaintza egin ziren, eta bigarren bueltan berriz 16. Bi buelta horietan egin ziren eskaintzetan 11 postu gelditu ziren eskaintzarik egin gabe, eta sobrean dauden 11 hauek Partzuergoko herrien artean banatu dira. Aginaran 0a, esaterako, 10.500euroko eskaintza egin zuenak irabazi zuen eta Apota 10aren truke, berriz 10.301eurokoa izan zen eskaintza handiena.













