Eskarabillako bazkarirako txartelak 15era arte egongo dira salgai
Asteburuan festak ospatuko dituzte Eskarabilla auzoan. Herri bazkaria eta umeen danborrada egitarauaren barruan sartu dituzte. Bazkarirako txartelak irailaren 15era arte egongo dira salgai Aldasoro eta El Paso tabernetan eta Bege dendan. 15 euroan ero...
Asteburuan festak ospatuko dituzte Eskarabilla auzoan. Herri bazkaria eta umeen danborrada egitarauaren barruan sartu dituzte. Bazkarirako txartelak irailaren 15era arte egongo dira salgai Aldasoro eta El Paso tabernetan eta Bege dendan. 15 euroan eros daitezke. Menuak paella, haragi egosia, postrea, kafea eta kopa biltzen ditu. Haurrentzako menu berezia ere jarri dute, 5 euroan: makarroiak, solomoa eta postrea emango dizkiete hauei.
Danborradan 6 eta 14 urte bitarteko gazteek hartu ahalko dute parte. Entseguak aste honetan egingo dituzte, 20:00etan Maite altzari dendan.
Auzoko argazki zaharrak biltzen dituen webgunea ere ireki dute. Atari honetan hainbat argazki ikus daitezke.













