‘Sua’ filma Lazkaon emango dute gaur
Ibarrako (Gipuzkoa) Eneko Aritzaren Lagunak elkarteak ekoitzitako Sua filma Lazkaoko Areria zinema-aretoan emango dute, guar. 21:00etan hasiko da emanaldia, eta sarrera 3 euro da. Gerriko Kultur Elkarteak antolatu du. Sua filmak Lapurdiko sorgin ehiza eta haren aurka piztu zen matxinada kontatzen du. Elkarteko kideek “herri filma” egiten zortzi urte igaro dituzte. Tartean, Goierriko hainbat tokitan grabatu zituzten eszenak.
Ibarrako (Gipuzkoa) Eneko Aritzaren Lagunak elkarteak ekoitzitako Sua filma Lazkaoko Areria zinema-aretoan emango dute, guar. 21:00etan hasiko da emanaldia, eta sarrera 3 euro da. Gerriko Kultur Elkarteak antolatu du.
Sua filmak Lapurdiko sorgin ehiza eta haren aurka piztu zen matxinada kontatzen du. Elkarteko kideek “herri filma” egiten zortzi urte igaro dituzte. Tartean, Goierriko hainbat tokitan grabatu zituzten eszenak.













