Goierriko artisten lanei tokia egingo die JazpanArt erakusketak
Jazpana Fest jaialdiak, kontzertuez gain, berrikuntza nagusi bat izango du aurten; izan ere, bertako artistei tokia egin nahi dien JazpanArt erakusketa antolatuko dute, urriaren 21etik 26ra bitartean, Igartza jauregian. Jaialdiaren filosofiari eutsiz, «ruralismo postmodernoa» izango da erakusketa horren oinarria, baina egile bakoitzak bere interpretazioa egin ahal izango du, nahi duen teknika, arte molde eta estiloak erabilita. Jazpana jaialdiaren antolakuntza lanetan dabilen Mikel Alvarezek azaldu duenez, «ez da ohiko erakusketa izango». Izaera herrikoia eta postmodernoa uztartzea lortu nahi dute; hau da, «artista herrikoiek postmodernitatea nola barneratu duten» erakustea. Erakusketaren ideia ere, Julen Gartzia beasaindar gazteak egindako proposamen batetik sortu zen. «Bera eta bere lagun batzuk artearen inguruan zer edo zer egiteko prest zeudela esan zigun, eta horretarako egokia ikusten zutela Jazpana bezalako jaialdi batek eskaintzen zizkien baliabideak eta azpiegitura aprobetxatzea». Hurrengo lana, erakusketarentzat toki egoki bat bilatzea izan zen. «Guk egin nahi genuenerako Usurbeko erakusketa aretoa motz antzean gelditzen zitzaigun. Igartza jauregia egokiagoa zela pentsatu genuen. Udaletxera jo eta baimena eman ziguten, eta orduan hasi ginen martxan. Erakusketaren edukiaren inguruan ere izan zituzten zalantza batzuk hasieran, ez baitzekiten erakusketa tematikoa egin edo artea zentzu zabalean hartu. «Azkenean erabaki genuen Rural Postmodern etiketa hori nola erabiltzen dugun, hortik abiatzea. Erdi broman sortutako kontua da eta inork ez daki [...]
Jazpana Fest jaialdiak, kontzertuez gain, berrikuntza nagusi bat izango du aurten; izan ere, bertako artistei tokia egin nahi dien JazpanArt erakusketa antolatuko dute, urriaren 21etik 26ra bitartean, Igartza jauregian. Jaialdiaren filosofiari eutsiz, «ruralismo postmodernoa» izango da erakusketa horren oinarria, baina egile bakoitzak bere interpretazioa egin ahal izango du, nahi duen teknika, arte molde eta estiloak erabilita.
Jazpana jaialdiaren antolakuntza lanetan dabilen Mikel Alvarezek azaldu duenez, «ez da ohiko erakusketa izango». Izaera herrikoia eta postmodernoa uztartzea lortu nahi dute; hau da, «artista herrikoiek postmodernitatea nola barneratu duten» erakustea. Erakusketaren ideia ere, Julen Gartzia beasaindar gazteak egindako proposamen batetik sortu zen. «Bera eta bere lagun batzuk artearen inguruan zer edo zer egiteko prest zeudela esan zigun, eta horretarako egokia ikusten zutela Jazpana bezalako jaialdi batek eskaintzen zizkien baliabideak eta azpiegitura aprobetxatzea».
Hurrengo lana, erakusketarentzat toki egoki bat bilatzea izan zen. «Guk egin nahi genuenerako Usurbeko erakusketa aretoa motz antzean gelditzen zitzaigun. Igartza jauregia egokiagoa zela pentsatu genuen. Udaletxera jo eta baimena eman ziguten, eta orduan hasi ginen martxan.
Erakusketaren edukiaren inguruan ere izan zituzten zalantza batzuk hasieran, ez baitzekiten erakusketa tematikoa egin edo artea zentzu zabalean hartu. «Azkenean erabaki genuen Rural Postmodern etiketa hori nola erabiltzen dugun, hortik abiatzea. Erdi broman sortutako kontua da eta inork ez daki oso ondo zer esan nahi duen; horregatik, ea jendeak nola ulertzen duen ikusi nahi genuen, libreki interpretatzeko bidea utzi». Ideia horretatik abiatuta, arte diziplina ezberdinak bildu nahi dituzte, bai klasikoak, hala nola pintura, eskultura eta argazkigintza; baina baita berriagoak ere: land art-a, bideo sormena, performance-ak edota moda arloko sorkuntza.
Lanak aurkezteko epea
JazpanArt-en arte mundua gustuko duen edonork parte har dezake, banaka edo talde moduan. Horretarako, norbere lanaren argazki bat edo ikus-entzunezko erregistro bat bidali behar da ekintzak@jazpana.com helbide elektronikora; baita lanaren deskribapen bat ere, PDF formatoan, egilearen datuekin batera. Erregistro horiek aurkezteko epea, urriaren 2an bukatuko da.
Behin lanak jasotakoan, Jazpana Fest jaialdiaren antolakuntzak lan horien artean aukeraketa egin eta artistekin harremanetan jarriko da. Aukeratutako lanak, Igartza jauregian jarriko dituzte ikusgai, urriaren 21etik 26ra bitartean.
Egun horietan, beste ekintza osagarri batzuk izango direla aurreratu du Alvarezek. Igandean bertan, erakusketa zabaldu eta gero, Abstract Artimus musikari estatu batuarrak kontzertua egingo du gaztetxean. Astean zehar berriz, hitzaldi bat, bideo jockey erakustaldia eta moda desfile bat egingo dituzte.