Mujikaren eskubideak errespeta daitezela eskatu du Herrigintzak
Ataungo Udalbatzan lau zinegotzi dituen Herrigintza taldeak aurreko osteguneko ez zuen babestu ezker abertzaleak aurkeztutako mozioa, Joan Mari Mujika Dorronsoro Kantxillu ataundarra «berehala aske» uzteko eskatzen zena, Frantziatik Espainiara eraman ondoren. Bilduko bost zinegotzien botoekin onartu zen, eta Herrigintzak ezetza eman zion. Mozio haren ordez, beste testu bat aurkeztu zuen Herrigintzak, hiru puntukoa. Lehenik, «betidanik, pertsona guztien giza eskubideak, inongo salbuespenik gabe, errespetatu» behar direla azaldu du. «Ondorioz, Frantzian Kantxilluko Joan Mari Mujikaren atxiloketa dela eta, pertsona guztiok bezala berak dituen giza eskubideen alde gaude, eta errespetatuak izan daitezela exijitzen dugu». Bestetik, Euskal Herriko egoera politiko «berriaren» aurrean, indarkeriaren arazoaren konponbidean «zer ikusia duten guztiei» bake bidean ahalegin guztia egin dezaten eskatu die Herrigintzak. Kritika ezker abertzaleari Azkenik, gaineratu du etorkizuna ez dagoela eraikitzerik iragana «zintzotasunez» onartu gabe. «Memoria historiko hori egian, justizian eta biktima guztien ordaintzan oinarritu behar da». «Saria» adiskidetzea eta etorkizun hobea izango dira. Bestetik, Bilduri kritika egin dio, abenduan aho batez onartutako euskal presoen eskubideen inguruko mozioari Herrigintzak gehitu ziona gogoraraziz. «Bilduri argi eta garbi esan diogu indarkeriaren ondorioz biktimak izan direnak ere ezin direla alde batera utzi. Horren aurrean ere Bilduk gargi hitz egin behar du. Herrigintzak presoekin egin duen bezala, biktima guztiak defendatzeko konpromisoa [...]
Ataungo Udalbatzan lau zinegotzi dituen Herrigintza taldeak aurreko osteguneko ez zuen babestu ezker abertzaleak aurkeztutako mozioa, Joan Mari Mujika Dorronsoro Kantxillu ataundarra «berehala aske» uzteko eskatzen zena, Frantziatik Espainiara eraman ondoren. Bilduko bost zinegotzien botoekin onartu zen, eta Herrigintzak ezetza eman zion.
Mozio haren ordez, beste testu bat aurkeztu zuen Herrigintzak, hiru puntukoa. Lehenik, «betidanik, pertsona guztien giza eskubideak, inongo salbuespenik gabe, errespetatu» behar direla azaldu du. «Ondorioz, Frantzian Kantxilluko Joan Mari Mujikaren atxiloketa dela eta, pertsona guztiok bezala berak dituen giza eskubideen alde gaude, eta errespetatuak izan daitezela exijitzen dugu».
Bestetik, Euskal Herriko egoera politiko «berriaren» aurrean, indarkeriaren arazoaren konponbidean «zer ikusia duten guztiei» bake bidean ahalegin guztia egin dezaten eskatu die Herrigintzak.
Kritika ezker abertzaleari
Azkenik, gaineratu du etorkizuna ez dagoela eraikitzerik iragana «zintzotasunez» onartu gabe. «Memoria historiko hori egian, justizian eta biktima guztien ordaintzan oinarritu behar da». «Saria» adiskidetzea eta etorkizun hobea izango dira.
Bestetik, Bilduri kritika egin dio, abenduan aho batez onartutako euskal presoen eskubideen inguruko mozioari Herrigintzak gehitu ziona gogoraraziz. «Bilduri argi eta garbi esan diogu indarkeriaren ondorioz biktimak izan direnak ere ezin direla alde batera utzi. Horren aurrean ere Bilduk gargi hitz egin behar du. Herrigintzak presoekin egin duen bezala, biktima guztiak defendatzeko konpromisoa hartzen du. Udalbatza hartatik zortzi hilabete pasatu dira, eta ezker abertzaleak berean segitzen du».