Urpekoetan murgiltzeko bi saio egingo dira Majorin, bihar eta bihar zortzi
Ordizia Kirol Elkarteko Urpekoak taldeak dagoeneko ekin dio denboraldi berria prestatzeari. Igerilari helduenek hilaren 5ean egin zituzten lehen entrenamenduak, eta gazteek joan den asteartean egin zuten lehen lan saioa. Hala ere, hegats igeriketa haur...
Ordizia Kirol Elkarteko Urpekoak taldeak dagoeneko ekin dio denboraldi berria prestatzeari. Igerilari helduenek hilaren 5ean egin zituzten lehen entrenamenduak, eta gazteek joan den asteartean egin zuten lehen lan saioa. Hala ere, hegats igeriketa haur eta gaztetxoei –1995 eta 2002 urteen artean jaiotakoei– ezagutzera emate aldera, bi saio antolatu dituzte. Lehenengoa bihar izango da, eta bigarrena bihar zortzi. 09:30ean edo 11:00etan joan behar da Majoriko igerilekura.
Iaz denboraldi bikaina borobildu zuen Urpekoak taldeak. Haur eta kimu mailan ohorezko hainbat postu lortu zituzten Espainiako Txapelketan –Irene Fernandezek brontzea eskuratu zuen– eta junior eta senior mailetan, Josu Sarasola itsasondoarrak Munduko Txapelketan parte hartu zuen Austriako Graz hirian.













