Ordiziako Eskarabilla auzoko jaiak direla eta, larunbat goizetik igandera bitartean Goierri, Maribaratza eta Urdaneta kaleak itxita egongo dira ibilgailuentzako jaietako jarduerak iraun bitartean. Urdaneta kaleko trafikoa Joan Amezketa kaletik bideratu...
“Egin ditugun aldaketak ilusioz egindakoak izan dira, eta espero dut aldaketak onerako izango direla”. Axio Araña Ampo Ordizia errugbi taldeko entrenatzailearen hitzak dira horiek, gaur eguerdian Olaberriko Castillo Hotelean eginak. Iaz bezalaxe, leku bera erabili du Ordizia Rugby Elkarteak lehen taldearen aurkezpen ofiziala egiteko. Arañarekin batera, Santos Regil kirol zuzendari berria eta Phil Huxford jokalari eta hiru laurdeneko jokalarien entrenatzailea, Ignas Darkintis harroin lituaniar fitxatu berria eta harrobitik lehen taldera igo berri den Mikel Aizpurua 19 urteko gaztea izan dira. Errugbi elkarteko ordezkari modura, Antonio Villafranca Villa prentsaburua izan da ekitaldian. Hainbat babesle ere izan dira gaur Castillon. Afizionatu izatetik amateur izatera Santos Regil izan da hitza hartzen aurrena. Regil jokalari ohia da eta beheko mailako taldeetan eta bigarren taldearen entrenatzaile gisa aritu da orain arte. Gogoratu du Ordizia Rugby Elkarteak orain urte batzuk erabaki zuela etxeko jendea entrenatzaile modura formatzea etorkizunean ardura postuak izateko, eta berari aurten iritsiko zaiola ardura hori betetzeko garaia. “Mentalitate aldaketa egon da azken urteetan klubean. Profesionaltasuna urruti dago, baina afizionatu mailako errugbia egitetik amateur mailako errugbia egitera pasatu nahi dugu. Hori da daukagun ideia”. Axio Araña “ilusionatuta” dago denboraldi berriari begira. Araña jakitun da iaztik hona klubaren egituran egin diren aldaketek zeresan handia eman [...]
Irailaren 17tik urriaren 5era bitartean Arantza Munita zeramikagilearen erakusketa jasoko du Ordiziako Barrena kultur etxeak. Artista tolosarra Barrena zeramika tailerraren arduraduna ere bada. Astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 20:00etara ikusi a...
Altzagan irailaren 28an, 29an eta 30ean ospatuko dituzte jai nagusiak, sanmigelak. Egitarau hauxe ondu dute udalak eta Festa Batzordeak. Irailak 28, ostirala 17:30. Zurrumurru antzerki taldearen emanaldia. 19:00. Tortilla lehiaketa. 21:00. Frontenis tx...
Gipuzkoa Mendiz Mendi ekimenak eta Lizarruztiko Parketxeak Lizarrustitik Lareora ibilaldi gidatua antolatu dute, iganderako. 10:00etan abiatuko da taldea parketxetik, eta hiru orduko txangoan Aralarko paisaia kulturala ezagutzeko modua izango dute, Lar...
Aizkorri Mendizale Elkarteak irteera antolatu du igande honetarako. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiaren arteko muga egiten duen Besaide mendira joango dira. Parte hartzeko, gaur eman behar da izena, 20:00etan, elkartean.
EAJ-PNVk hitzaldia emango du datorren astelehenean 19:00etan hasita. Idiazabalgo udaletxean. Hitzaldiaren gaia, Udalak, krisiaren aurrean izango da. Hizlaria Jokin Bildarratz, Tolosako alkate ohia eta EAJ-PNVko Legebiltzarreko Gipuzkoako hautagaia izan...
Zaldibiako Udalak gauzain zerbitzua ipiniko du Santa Fe jaietan (urriaren 5etik 8ra eta 13an ospatuko dira). Herritar boluntarioek osatutako taldeek herriguneko toki batzuk zainduko dituzte, gauetan. Helburua, azkeneko bi urteetan nerabe taldeek eragin dituzten txikizioak eta herri ondasunetako kalteak eragoztea da. Erabakia atzo aurkeztu zuen Udalak, herri batzarrean. Batik bat Parke Botanikoko hiru sarrerak, haur eskolaren eremua, eta futbitoko jokalekua zainduko dituzte, 20:00etatik 06:00etara. Gauero sei lagun arduratuko dira inguru horietan kalterik sortzen ote den begiztatzeaz. Udalaren ikurra duen zamarra batekin bereizita egongo dira gauzainak. Eremu horiek, hala ere, hesituta eta itxita jarriko ditu udalak, eta zaintzaileek “nahikoa dute eremu horretarako sarrera debeketatua dagoela jakinaraztea datorrenari, ez besterik”. “Arazorik” suertatuz gero, udal arduradunen telefono zenbakia edukiko dute. Udalaren arabera, atzoko herri batzarrean izan ziren 40 bat herritarrek “begi onez” ikusi dute gauzaintza egitea. “Momentuan 14 lagunek eman zuten izena, eta beste zortzi laguneko koadrila batek ere bai; zehazki, behar dugun jende kopuruaren herena da hori”. Zaldibiako Udalak jakinarazi duenez, 2010ean Olalde inguruko parke botanikoak 12.000 euro baino gehiagoko balioko kalteak eragin zituzten. “Egun berberetan, haur eskolako sarrera indarrez irekitzen saiatu, eta jolaserako etxola errekara bota zuten”. Iazko Santa Fe jaietan txikizioen kostua oraindik handiagoa izan zen, 14.000 eurokoa, udalaren datuen [...]
Gerriko kultur elkarteak Orreagako gatazka filmaren emanaldia antolatu du, astelehenerako, irailak 17. 21:00etan hasiko da filma, Areria zineman. Sarrera 3 euro da. VIII. mendeko gertaera historikoak jorratzen ditu dokumentalak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Herritarrekin egitasmoaren barruan, eskualdearen egoeraz eta aldundiaren asmoez hitz egiteko bilera irekiak egingo du datozen asteetan. Goierriri dagokion bilera, Igartza jauregian izango da. Bertan, Foru Aldundiko ordezkar...
Danele Sarriugarte elgoibartarraren Mamuak eleberri proiektuak jaso du aurtengo Igartza literatur beka. 6.000 euroko diru saria jasoko du, eta urtebeteko epea izango du liburua bukatzeko. Sarriugartek «ilusioz» hartu du saria, bere aurreneko lana argitaratzeko «bultzada handia» izango baita. Aurreneko eguneko «saltsa» pasa eta lanean hasteko gogoz dagoela azaldu du. Idazle gazteen sorkuntzan lagundu eta haien lehen lanak argitaratzeko asmoarekin sortu zuten Igartza beka, Beasaingo Udalaren, Elkar argitaletxearen eta CAF enpresaren artean. 1993.an egin zuten aurreneko aldiz, baina sariketa moduan. 1998. urteaz geroztik, sortzaileek proiektu bat aurkeztu eta hura saritzen dute, urtebeteko epean, eleberria garatu dezaten. Urte hauetan guztietan, hamasei liburu argitaratu dituzte, eta beste bi bidean dira; bata iaz saritu zuten Goiatz Labandibarrena, eta bestea, aurten beka jaso duen Danele Sarriugarterena. Uxue Alberdi, Igor Estankona eta Xabier Etxeberria idazleek osatutako epaimahaiak aukeratu du haren lana. Sarriugarte 1989. urtean jaio zen Elgoibarren. Itzulpengintzan lizentziatua da, eta lagun batekin batera, elearazi.org webgunearen sortzailea. Letren munduarekin lotura izan badu ere, blogean idatzitakoez haratago, orain arte ez du bere testurik inon argitaratu. Idazten hasteko pauso hori ematerako garaian, sari hau «bultzada handia» izango dela uste du. Izan ere, «horrelako sari batek erosotasun bat ematen du, alde batetik, badakizulako gauzak ondo eginez gero argitaratuko dutela. Eta bultzada hori ematen du, diru sarrera bat [...]