Zaldibiako jaietan gauzain lanetan jardungo dira herritarrak, txikizioak saihesteko
Zaldibiako Udalak gauzain zerbitzua ipiniko du Santa Fe jaietan (urriaren 5etik 8ra eta 13an ospatuko dira). Herritar boluntarioek osatutako taldeek herriguneko toki batzuk zainduko dituzte, gauetan. Helburua, azkeneko bi urteetan nerabe taldeek eragin dituzten txikizioak eta herri ondasunetako kalteak eragoztea da. Erabakia atzo aurkeztu zuen Udalak, herri batzarrean. Batik bat Parke Botanikoko hiru sarrerak, haur eskolaren eremua, eta futbitoko jokalekua zainduko dituzte, 20:00etatik 06:00etara. Gauero sei lagun arduratuko dira inguru horietan kalterik sortzen ote den begiztatzeaz. Udalaren ikurra duen zamarra batekin bereizita egongo dira gauzainak. Eremu horiek, hala ere, hesituta eta itxita jarriko ditu udalak, eta zaintzaileek “nahikoa dute eremu horretarako sarrera debeketatua dagoela jakinaraztea datorrenari, ez besterik”. “Arazorik” suertatuz gero, udal arduradunen telefono zenbakia edukiko dute. Udalaren arabera, atzoko herri batzarrean izan ziren 40 bat herritarrek “begi onez” ikusi dute gauzaintza egitea. “Momentuan 14 lagunek eman zuten izena, eta beste zortzi laguneko koadrila batek ere bai; zehazki, behar dugun jende kopuruaren herena da hori”. Zaldibiako Udalak jakinarazi duenez, 2010ean Olalde inguruko parke botanikoak 12.000 euro baino gehiagoko balioko kalteak eragin zituzten. “Egun berberetan, haur eskolako sarrera indarrez irekitzen saiatu, eta jolaserako etxola errekara bota zuten”. Iazko Santa Fe jaietan txikizioen kostua oraindik handiagoa izan zen, 14.000 eurokoa, udalaren datuen [...]
Zaldibiako Udalak gauzain zerbitzua ipiniko du Santa Fe jaietan (urriaren 5etik 8ra eta 13an ospatuko dira). Herritar boluntarioek osatutako taldeek herriguneko toki batzuk zainduko dituzte, gauetan. Helburua, azkeneko bi urteetan nerabe taldeek eragin dituzten txikizioak eta herri ondasunetako kalteak eragoztea da. Erabakia atzo aurkeztu zuen Udalak, herri batzarrean.
Batik bat Parke Botanikoko hiru sarrerak, haur eskolaren eremua, eta futbitoko jokalekua zainduko dituzte, 20:00etatik 06:00etara. Gauero sei lagun arduratuko dira inguru horietan kalterik sortzen ote den begiztatzeaz. Udalaren ikurra duen zamarra batekin bereizita egongo dira gauzainak. Eremu horiek, hala ere, hesituta eta itxita jarriko ditu udalak, eta zaintzaileek “nahikoa dute eremu horretarako sarrera debeketatua dagoela jakinaraztea datorrenari, ez besterik”. “Arazorik” suertatuz gero, udal arduradunen telefono zenbakia edukiko dute.
Udalaren arabera, atzoko herri batzarrean izan ziren 40 bat herritarrek “begi onez” ikusi dute gauzaintza egitea. “Momentuan 14 lagunek eman zuten izena, eta beste zortzi laguneko koadrila batek ere bai; zehazki, behar dugun jende kopuruaren herena da hori”.
Zaldibiako Udalak jakinarazi duenez, 2010ean Olalde inguruko parke botanikoak 12.000 euro baino gehiagoko balioko kalteak eragin zituzten. “Egun berberetan, haur eskolako sarrera indarrez irekitzen saiatu, eta jolaserako etxola errekara bota zuten”.
Iazko Santa Fe jaietan txikizioen kostua oraindik handiagoa izan zen, 14.000 eurokoa, udalaren datuen arabera. Berriz ere haur eskolan sartzen saiatu ziren. Parkeko argiteria, farolak eta altzariak puskatuta agertu ziren.