Arrakastaz ospatu dute Ardanbidetan euskararen aldeko erromeria
Ehunka legazpiarrek hartu zuten parte, atzo Legazpiko Agorreko Santikutzen barruan egin zen Ardanbidetako euskararen aldeko erromerian. Erromeriak bederatzigarren urtea bete du aurten eta Zingi Zango euskara elkarteak eta Hare Haizeak antolatzen dute. ...
Ehunka legazpiarrek hartu zuten parte, atzo Legazpiko Agorreko Santikutzen barruan egin zen Ardanbidetako euskararen aldeko erromerian. Erromeriak bederatzigarren urtea bete du aurten eta Zingi Zango euskara elkarteak eta Hare Haizeak antolatzen dute.
Txalapartariak, bertsolariak, Laur musika talde nafarra, herri kirolak eta herri jokoak izan zituzten aukeran, atzo bertaratu zirenek. Laubide jatetxean bi laguntzeko otordua egiteko zozketa ere atzo egin zuten. Zenbaki saritua 1755 izan da aurten. Zenbakiaren jabeak, txartela hartuta, Laubide tabernara bertara agertu beharko du.
Aurtengoa bederatzigarren erromeria izan da eta hamargarrenerako zerbait berezia prestatzeko asmoa azaldu zuten antolatzaileek.













