Beasainek denboraldiko lehen garaipena lortu du, Balmasedari 1-0 irabazita
Futbol festaren aurretik egindako elkarrizketan, taldeak norabidea zuzentzen hasi behar zuela eta etxean lehen garaipena lortzeko gogoz zeudela azaldu zuen Gurrutxagak berak. Eta egunik onena aukeratu zuten horretarako; futbol festaren aitzakian, ohiko partidetan baino zale gehiago bildu baitziren Loinatz zelaian. Hiru partidetatik bi irabazita, indarrean zetorren Balmasedako taldea Beasaina. Lehen minutuetan bi taldeen arteko oreka ikusi ahal izan zen zelaian. Beasainek joko ona erakutsi zuen, eta 20. minutuan, aurreneko aukera garbia aprobetxatuta, Imanol Leonek etxekoen gola egin zuen. Bizkaitarrek izan zuten partida berdintzeko aukeraren bat edo beste; tartean, langan jotako baloi bat. Bigarren zatin sufritzea ere tokatu zitzaion etxeko taldeari. Bizkaitarrak erasoan eta berdinketaren bila atera ziren, baina etxekoen defentsak, eta batez ere Txusta atezainak egindako lanari esker, markagailua hutsean mantentzea lortu zuten. Denboraldiko aurreneko garaipena lortu du Beasainek, eta sailkapeneko 9. postuan dago orain, 5 punturekin. Festaren ajeak pasa bitartean, astea lasaiago hartuko dute. Larunbatean ordea, beste hitzordu garrantzitsu bat dute. Bigarren astez jarraian, etxean jokatuko dute, oraindik garaipenik lortu ez duen Getxo taldearen kontra.
Futbol festaren aurretik egindako elkarrizketan, taldeak norabidea zuzentzen hasi behar zuela eta etxean lehen garaipena lortzeko gogoz zeudela azaldu zuen Gurrutxagak berak. Eta egunik onena aukeratu zuten horretarako; futbol festaren aitzakian, ohiko partidetan baino zale gehiago bildu baitziren Loinatz zelaian.
Hiru partidetatik bi irabazita, indarrean zetorren Balmasedako taldea Beasaina. Lehen minutuetan bi taldeen arteko oreka ikusi ahal izan zen zelaian. Beasainek joko ona erakutsi zuen, eta 20. minutuan, aurreneko aukera garbia aprobetxatuta, Imanol Leonek etxekoen gola egin zuen. Bizkaitarrek izan zuten partida berdintzeko aukeraren bat edo beste; tartean, langan jotako baloi bat.
Bigarren zatin sufritzea ere tokatu zitzaion etxeko taldeari. Bizkaitarrak erasoan eta berdinketaren bila atera ziren, baina etxekoen defentsak, eta batez ere Txusta atezainak egindako lanari esker, markagailua hutsean mantentzea lortu zuten.
Denboraldiko aurreneko garaipena lortu du Beasainek, eta sailkapeneko 9. postuan dago orain, 5 punturekin. Festaren ajeak pasa bitartean, astea lasaiago hartuko dute. Larunbatean ordea, beste hitzordu garrantzitsu bat dute. Bigarren astez jarraian, etxean jokatuko dute, oraindik garaipenik lortu ez duen Getxo taldearen kontra.














