Esparruko egunean, jendetza eta jai giro aparta
Lazkaotarrek atzo ospatu zuten Esparruko eguna, ohiturak adierazi bezala iraileko hirugarren igandean. Herritar mordoa igo zen mendira, goizean zehar. Eguerdian ikurrinari omenaldia egin zioten. Eguraldi eguzkitsua lagun, bazkaltzen Esparruren lepoan geratu ziren asko —170 bat lagun—, mahai luzeetan. Herri kirolak, jolasak eta musika-alaigarriak izan zituzten.

Esparrun, ikurrina omentzen, atzo. Arg.: Urtzi Iruin.