Jubilatuentzako kultur ibilaldia hilaren 27an
Ordiziako Zentro Sozialetik kultur ibilaldi bat prestatu dute irailaren 27rako. Aralarreko San Migelerako eta Irurtzungo Lacturale behi ustiategirako bisita gidatuak bilduko ditu irteerak. Jubilatuenean eman daiteke izena gaur eta etzi. Bazkideek 10 eu...
Ordiziako Zentro Sozialetik kultur ibilaldi bat prestatu dute irailaren 27rako. Aralarreko San Migelerako eta Irurtzungo Lacturale behi ustiategirako bisita gidatuak bilduko ditu irteerak. Jubilatuenean eman daiteke izena gaur eta etzi. Bazkideek 10 euro ordaindu behar dituzte eta bazkide ez direnek 12. Irteera 15:00etan egingo dute 27an.
Horrez gain, ikastaro guztietarako izena emateko aukera zabalik dagoela jakinarazi dute.












