Legorretako film laburren lehiaketak Aitzol Aramaioren izena hartu du
[Aitzol Aramaiok zuzendutako Terminal film laburra] Legorretan film laburren lehiaketa deitu dute. Aitzol Aramaio zinema-zuzendari ondarruar zenaren omenez ospatuko da, lehen aldiz. Deialdiak, aurrerantzean, haren izena edukiko du. Aramaio iaz hil zen...
[Aitzol Aramaiok zuzendutako Terminal film laburra]
Legorretan film laburren lehiaketa deitu dute. Aitzol Aramaio zinema-zuzendari ondarruar zenaren omenez ospatuko da, lehen aldiz. Deialdiak, aurrerantzean, haren izena edukiko du. Aramaio iaz hil zen, eta Legorretako film lehiaketarekin harremana zuen, epaimahikide gisa. Un poco de chocolate edo Terminal pelikulak dira nabarmenenak.
Film laburren lehiaketarako lanak irailaren 30erako entregatu behar dira, Legorretako Patxi Ezkiaga Kultur Etxean. DVD euskarrian, gehienez 30 minutuko iraupena izan behar dute. Bakoitzak “nahi beste” lan eraman ditzake, 2010eko urtarrilaren lehenetik aurrera egindakoak, eta lehenago Legorretan erakutsi gabeak.
Nazioarteko izaera du deialdiak. Nahi den hizkuntzan errodatuak izan litezke filmak, baita mutuak ere. Gaia, librea da. Lehen sarituak 1.000 euro jasoko ditu, eta Legorretako lan onenak 300 euro. Sari banatzea eta aurkeztutako filmen emanaldia urriaren 20an izango dira, Legorretako Herri Zineman. Astebete lehenago, urriaren 13an, Ondarruko Marabilli sormen jaialdian proiektatuko dituzte.
Lehiaketaren webgunea: aakortolehiaketa.blogspot.com.













