Miguel Angel Aguilera izan da azkarrena XXI. Beasain Proban
Fermasa taldeko Miguel Angel Aguilera espainiarrak irabazi du XXI. Beasain Proba. Hego Euskal Herriko eta Espainiako talderik onenetako 200 txirrindulari inguru aritu dira lehian, eta azken kilometroetan hasitako ihesaldi bati esker, Aguilerak jaso zituen besoak Beasaingo helmugan. Lierniatik Olaberrira bitarteko zatian ihes egin zuen, Jon Madariagarekin batera; Olaberrian gora ordea, Aguilerak atzean utzi zuen iheskidea. Beasaingo helmugan, 39 segundo atera zizkion bigarren sartu zen Juan Antonio Lopezi; Jon Madariagak osatu zuen podiuma, irabazlearengandik 45 segundora. Beasaingoa, junio mailako mundialaren aurreko proba izan da, eta bertan erabaki dira parte hartuko duten txirrindularien izenak. Espainiakoarekin, goierritar bat joango da Herbeheretara, Iker Azkarate lazkaotarra.
Fermasa taldeko Miguel Angel Aguilera espainiarrak irabazi du XXI. Beasain Proba. Hego Euskal Herriko eta Espainiako talderik onenetako 200 txirrindulari inguru aritu dira lehian, eta azken kilometroetan hasitako ihesaldi bati esker, Aguilerak jaso zituen besoak Beasaingo helmugan. Lierniatik Olaberrira bitarteko zatian ihes egin zuen, Jon Madariagarekin batera; Olaberrian gora ordea, Aguilerak atzean utzi zuen iheskidea. Beasaingo helmugan, 39 segundo atera zizkion bigarren sartu zen Juan Antonio Lopezi; Jon Madariagak osatu zuen podiuma, irabazlearengandik 45 segundora.
Beasaingoa, junio mailako mundialaren aurreko proba izan da, eta bertan erabaki dira parte hartuko duten txirrindularien izenak. Espainiakoarekin, goierritar bat joango da Herbeheretara, Iker Azkarate lazkaotarra.














