CESPAko isuriak berriro errekan
Estanda errekako ura belztuta eta aparrarekin agertu zen igandean, eta ur horren ordorioz hildako arrain ugari. Ormaiztegiko Udaletik deituta, berehala bertaratu ziren Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailekoak eta Ur Ajentziakoak, eta espedientea ireki ...
Estanda errekako ura belztuta eta aparrarekin agertu zen igandean, eta ur horren ordorioz hildako arrain ugari. Ormaiztegiko Udaletik deituta, berehala bertaratu ziren Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailekoak eta Ur Ajentziakoak, eta espedientea ireki zuten. «Estanda errekan berriro ere arrainak eta karramarroak agertzen hasita bazeuden ere, azken aldian gutxituta» daudela azaldu dute zenbaitek. Cespa zabortegiko isuria da antza bigarrenez, arrainak hil dituena.













