Zumarragako Urola futbol elkarteko jokalarien gurasoek beren gain hartu dute taldeko zuzendaritza; klubaren egoera ekonomikoaren harira dituzten zailtasunei buruz hitz egin dute zuzendaritza...
Beasaingo Bategite elkarteak Gipuzkoa mailako etorkinen eguna antolatu du iganderako. Elkarteak hiru urte daramatza lanean, eta orain arte herri mailako jaialdiak osatu badituzte ere, hau da lurralde mailan egingo duten aurrenekoa. Eguerditik hasita, artisau azoka, futbola eta hainbat herrialdetako dantzak eta musika izango dituzte. Jaialdi hori, ordea, aldarrikapen kutsu batekin dator; izan ere, Bategite elkarteko kideek lokal baten «premia larria» dutela azaldu dute. Pablo Parra elkarteko kideak azaldu duenez, «beharrik handiena duten pertsonei, batez ere etorkin familiei laguntzeko» sortu zuten Bategite. Krisia dela medio, hiru urte hauetan familia horien egoerak «okerrera» egin du. Izan ere, lana bilatzeko zailtasunez gain, krisi garaian jendearen artean etorkinekiko jarrera okertu egiten da, zenbaitetan, «jarrera xenofoboak» sortzeraino. Hori dela eta, Bategite elkartea «etorkinei arlo guztietan» laguntzen saiatzen da; «bai papelak egiten, osasungintzan, lan arloan…». Gaur egun 200 bazkide inguru ditu; 125 Beasaingoak eta gainontzekoak Goierrikoak. Familia horietako asko lanik gabe daude, eta jatekorik ere ez dute. «Gipuzkoako elikagaien bankuaren bidez, hilero 200 bat familiarentzako janaria» ekartzen dute. Lokal baten aldarrikapena Berrehun familia horientzako elikagaiak ekarri eta banatzeak sortzen die buruhausterik handiena. Izan ere, Bategite elkarteak ez du lokalik, eta Pello Urretabizkaia elkarteko kidearen etxean pilatzen dituzte jakiak. Horiek ordea, «ez dira baldintzarik egokienak» eta beraien lana [...]
Garikoitz Bravo txirrindulari profesional lazkaotarrak Euskaltel taldean korrituko du datorren urtean. Gaur jakinarazi du Euskaltelek bi fitxaketa berri egin dituela: Bravo, eta Jon Aberasturi gasteiztarra. 23na urte dituzte biek. Amets Txurruka eta Ivan Belasko taldetik kanpora geratuko dira. Bravo kontinental mailako Caja Ruralen ibili da, hiru urtean. Han egin zuen profesionaletarako jauzia. Euskaltelen aritzearekin “salto on bat” egingo duela iritzi dio, gaur. Bi urterako kontratua sinatu du. Euskaltelen hiru goierritar izango dira datorren denboraldian: Gorka eta Jon Izagirre anaia ormaiztegiarrak, eta Bravo. Gorkak 2013ra arte du kontratua, eta Jonek aurtengo abuztuan luzatu du beste bi urterako, 2014ra arte.
GBE-NER Gizarte Berria Eraikitzen taldekoen eguna ospatuko dute larunbatean Zerainen AMPOk antolatuta. Hamar enpresak osatutako irabazi asmorik gabeko elkartea da hau eta egiten duten bigarren elkarretaratzea izango da aurtengoa, iaz Zornotzan bildu ostean. Elkarte honen helburuak sustapena, garapena, komunikazioa eta lankidetza printzipioak ezartzea da, solidaritatea, berdintasuna, justizia eta erakunde mota guztien parte-hartzearekin. Horrez gain, mundu justuagoa bilatzen du, aberastasuna hobeto banatzea, pertsona eta herrialde ahulenak eta pobreenak defendatzea, batez ere langile gisa dituzten eskubideei dagokienez, lan segurtasun eta osasun arloan, bereziki. Eta, azken batean, elkarteak bilatu nahi duen oreka lortzeko konpromisoa du, inguru soziala eta ingurumena, eta, betiere, gizakiaren garapen iraunkorra defendatuz. Helburu horiek lortzeko jarduera ugari egiten dituzte bai taldeko enpresa guztietan, eta baita hauez kanpo ere. EGITARAUA: -09:30. Herriko plazan elkartuko dira 10:00etan hasiko den ibilaldian parte hartu nahi dutenak. -10:00-11:30. Zerain eta bere inguruak ezagutzeko ibilaldia, nahi duten guztientzat. -11:30-12:30. Jardunaldietara gerturatzen diren partehartzaile guztien elkartzea eta hamaiketakoa herriko plazan. -12:00-14:00. Joko eta jolasaen ginkana jardunaldira joandakoen partaidetzarekin. -14:00. Bazkaria herriko pilotalekuan. -16:30-18:00. Txantxariak taldeko kideekin joko eta jolasak jolasak egingo dituzte musikaz lagunduta. -18:00. Diskofesta. -20:00. Jardunaldien bukaera. Informazio gehiagorako bisitatu orrialde hau: http://www.gbe-ner.org/
Epaimahaigai izateko zozketarako errolda iraiaren 27ra arte egogno da ikusgai Ordiziako Udaleko Herritarren Arretarako Udal Bulegoan, 8:00etatik 13:30ak arteko ordutegian.
Ordiziako Gazte Asanbladak AHTrik ez! eguna egingo du zapatu honetan. Abiadura Handiko Trenaren aurkako aldarrikapena Ordiziako kale eta zelaietara eramango dute hainbat ekintzekin. Arratsalderako programatu dituzte ekintza hauek. 16:00etan Mariaratzera [irudian] mendi martxa egingo dute, trenbidearen obra inguruetara. Itzultzean, 18:00etan, hitzaldi bat egingo dute, pilotalekuan. Atzetik, 20:00etan, trikipoteoa izango dute eta 21:30ak aldera, azkenik, bertso afaria, lau bertsolarirekin. Afarirako txartelak Orlegi, Herriko eta Kirkil tabernetan eros daitezke 7 euroan. Bestalde, igandean, hilak 23, asanblada berezi bat burutuko dute, elkarlanean Nolako gaztetxea nahi dugu? galderari erantzuteko. 16:00etan frontoi txikian elkartuko dira. • Informazio gehiago: Ordiziako Gazte Asanbladaren Facebookean
Krisiari eta horrek sortutako zailtasun guztiei aurre eginez, laugarren urtez antolatu dute Jazpana Fest jaialdia. Urriaren 26 eta 27an izango da, eta zailtasunak zailtasun, «inoizko kartelik konpletoena» osatu dutela uste dute antolatzaileek. Bertako talde gazteak eta izen handiagoa dutenak uztartzen saiatu dira; Lisabö, Bigott eta Obits dira horietako batzuk. Gainera, jaialdiaren hasierako filosofiari eutsiz, kontzertuak eta gainontzeko ekitaldi guztiak debalde izango dira. Egoera ekonomikoak behartuta, aurtengo jaialdia aurrera ateratzea «inoiz baino konplexuagoa» izan dela azaldu dute antolatzaileek, baina azken emaitza ikusita, «oso gustura» daudela. Kontzertuak ez ezik, skate eta saskibaloi txapelketak mantendu egin dituzte; biak ere urriaren 26an izango dira. 3×3 basket txapelketan parte hartzeko, izena eman behar da, ekintzak@jazpana.com helbidera idatzita. Skate lehiaketarako berriz, nahikoa izango da bertara agertzea. Argazki lehiaketa ere mantendu egingo dute; aldaketa nagusia, ordea, iraupena izango da. Izan ere, JazpanArt erakusketarekin batera zabalduko dute, urriaren 21ean, eta kontzertuekin batera bukatuko da, 27an. Hain zuzen ere, JazpanArt arte erakusketa izango da aurtengo edizioaren berrikuntza nagusia. Rural postmodern kontzeptua oinarri hartuta, artista gazteek egindako lanak bilduko dituzte bertan, bakoitzak nahi duen diziplina erabilita. Aurkeztutako lanekin, erakusketa antolatuko dute, Igartza jauregian. Antolatzaileek azaldu duten moduan, «artista gazteen lanak XII. mendeko jauregi batean, ba al da hori baino rural postmodernoagorik?». Kontzertuak [...]
80. hamarkadan Ordizian sortu zen Potrotaino taldearen bertsio bat kaleratu du Non Servium musika taldeak bere azken diskan. Madrugando abestiaren bertsioa da. La voz de los Malditos izena du diskak, eta Ordiziako taldearen abestiaz gain, beste talde ...
Idiazabalgo herritar talde batek herritarrak dantzan jartzeko asmoa azaldu du, Dantza Zati Bat osatzeko asmoz. Dantza hau nola egin antolatzeko bilera bat egingo dute ostiralean iluntzeko 20:00etan Guraso Elkartean. Ekintza hau Nazioen Munduaren barru...
Goierriko Hitzak Juanbi Erauskini eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar. Erauskin ordizia Kirol Elkarteko presidentea da ekainetik. Datozen lau urteerako dituzten asmoez, klubeko adar guztiak uztartzeko duten erronkaz eta kirol arloan jarri dituz...
Goierriko Bizitza eta Nekazaritza Ekologikoaren V. Hamabostaldiarren barruan ardo dastaketa berezia egingo dute bihar Ordiziako D’Elikatuz zentroan. Lakarreko (Nafarroa) Lezaun upategiak ardo ekologikoa ekoizten du, eta iaz, berritasun bezala, su...
Goierri Bizia lelopean garatzen ari diren hitzaldi sortaren barruan, Josu Erkoreka diputatua Ordizian izango da ostiralean, irailak 21. 19:00etan hasiko du tertulia Barrena kultur etxean, eta laduko duen gaia Kontzertu ekonomikoa nazio eraikuntza ikuspegitik izango da.Zikloaren barruan, Idiazabalen, Beasainen eta Zegaman ere egin dituzte lehenago hitzaldiak. Ataunen, Legorretan,. lazkaon, Legazpin eta Zumarragan egingo dituzte hurrengoak.
Erreka Eguna egingo dute legazpiarrek datorren larunbatean. Beste urte batez Urola eta Urtatza errekak garbitzeko bilduko dira makina bat boluntario. Helburua, herritarrak ingurumena garbi mantentzearen garrantziaz ohartaraztea dira, auzolanaren bitart...