Garikoitz Bravo Euskaltel txirrindulari taldean ariko da 2013an
Garikoitz Bravo txirrindulari profesional lazkaotarrak Euskaltel taldean korrituko du datorren urtean. Gaur jakinarazi du Euskaltelek bi fitxaketa berri egin dituela: Bravo, eta Jon Aberasturi gasteiztarra. 23na urte dituzte biek. Amets Txurruka eta Ivan Belasko taldetik kanpora geratuko dira. Bravo kontinental mailako Caja Ruralen ibili da, hiru urtean. Han egin zuen profesionaletarako jauzia. Euskaltelen aritzearekin “salto on bat” egingo duela iritzi dio, gaur. Bi urterako kontratua sinatu du. Euskaltelen hiru goierritar izango dira datorren denboraldian: Gorka eta Jon Izagirre anaia ormaiztegiarrak, eta Bravo. Gorkak 2013ra arte du kontratua, eta Jonek aurtengo abuztuan luzatu du beste bi urterako, 2014ra arte.
Garikoitz Bravo txirrindulari profesional lazkaotarrak Euskaltel taldean korrituko du datorren urtean. Gaur jakinarazi du Euskaltelek bi fitxaketa berri egin dituela: Bravo, eta Jon Aberasturi gasteiztarra. 23na urte dituzte biek. Amets Txurruka eta Ivan Belasko taldetik kanpora geratuko dira.

Garikoitz Bravo, Jon Izagirrerekin, 2011ko Ordiziako Klasikoan. Taldekide izango dira 2013an. Arg.: Aimar Maiz.
Bravo kontinental mailako Caja Ruralen ibili da, hiru urtean. Han egin zuen profesionaletarako jauzia. Euskaltelen aritzearekin “salto on bat” egingo duela iritzi dio, gaur. Bi urterako kontratua sinatu du. Euskaltelen hiru goierritar izango dira datorren denboraldian: Gorka eta Jon Izagirre anaia ormaiztegiarrak, eta Bravo. Gorkak 2013ra arte du kontratua, eta Jonek aurtengo abuztuan luzatu du beste bi urterako, 2014ra arte.













