Gipuzkoako etorkinen eguna antolatu du Bategitek, lokal egokia eskatzearekin batera
Beasaingo Bategite elkarteak Gipuzkoa mailako etorkinen eguna antolatu du iganderako. Elkarteak hiru urte daramatza lanean, eta orain arte herri mailako jaialdiak osatu badituzte ere, hau da lurralde mailan egingo duten aurrenekoa. Eguerditik hasita, artisau azoka, futbola eta hainbat herrialdetako dantzak eta musika izango dituzte. Jaialdi hori, ordea, aldarrikapen kutsu batekin dator; izan ere, Bategite elkarteko kideek lokal baten «premia larria» dutela azaldu dute. Pablo Parra elkarteko kideak azaldu duenez, «beharrik handiena duten pertsonei, batez ere etorkin familiei laguntzeko» sortu zuten Bategite. Krisia dela medio, hiru urte hauetan familia horien egoerak «okerrera» egin du. Izan ere, lana bilatzeko zailtasunez gain, krisi garaian jendearen artean etorkinekiko jarrera okertu egiten da, zenbaitetan, «jarrera xenofoboak» sortzeraino. Hori dela eta, Bategite elkartea «etorkinei arlo guztietan» laguntzen saiatzen da; «bai papelak egiten, osasungintzan, lan arloan…». Gaur egun 200 bazkide inguru ditu; 125 Beasaingoak eta gainontzekoak Goierrikoak. Familia horietako asko lanik gabe daude, eta jatekorik ere ez dute. «Gipuzkoako elikagaien bankuaren bidez, hilero 200 bat familiarentzako janaria» ekartzen dute. Lokal baten aldarrikapena Berrehun familia horientzako elikagaiak ekarri eta banatzeak sortzen die buruhausterik handiena. Izan ere, Bategite elkarteak ez du lokalik, eta Pello Urretabizkaia elkarteko kidearen etxean pilatzen dituzte jakiak. Horiek ordea, «ez dira baldintzarik egokienak» eta beraien lana [...]
Beasaingo Bategite elkarteak Gipuzkoa mailako etorkinen eguna antolatu du iganderako. Elkarteak hiru urte daramatza lanean, eta orain arte herri mailako jaialdiak osatu badituzte ere, hau da lurralde mailan egingo duten aurrenekoa. Eguerditik hasita, artisau azoka, futbola eta hainbat herrialdetako dantzak eta musika izango dituzte. Jaialdi hori, ordea, aldarrikapen kutsu batekin dator; izan ere, Bategite elkarteko kideek lokal baten «premia larria» dutela azaldu dute.
Pablo Parra elkarteko kideak azaldu duenez, «beharrik handiena duten pertsonei, batez ere etorkin familiei laguntzeko» sortu zuten Bategite. Krisia dela medio, hiru urte hauetan familia horien egoerak «okerrera» egin du. Izan ere, lana bilatzeko zailtasunez gain, krisi garaian jendearen artean etorkinekiko jarrera okertu egiten da, zenbaitetan, «jarrera xenofoboak» sortzeraino.
Hori dela eta, Bategite elkartea «etorkinei arlo guztietan» laguntzen saiatzen da; «bai papelak egiten, osasungintzan, lan arloan…». Gaur egun 200 bazkide inguru ditu; 125 Beasaingoak eta gainontzekoak Goierrikoak. Familia horietako asko lanik gabe daude, eta jatekorik ere ez dute. «Gipuzkoako elikagaien bankuaren bidez, hilero 200 bat familiarentzako janaria» ekartzen dute.
Lokal baten aldarrikapena
Berrehun familia horientzako elikagaiak ekarri eta banatzeak sortzen die buruhausterik handiena. Izan ere, Bategite elkarteak ez du lokalik, eta Pello Urretabizkaia elkarteko kidearen etxean pilatzen dituzte jakiak. Horiek ordea, «ez dira baldintzarik egokienak» eta beraien lana modu egokian egiteko lokal bat nahi dute. Pabro Parrak azaldu duenez, hiru aldiz bildu dira udal ordezkariekin; azken bilera, uztailean izan zen. «Gure beharra azaldu genien. Etorkin elkarte bat gara, eta etorkinek nahikoa lan dute bizirauteko dirua ateratzen. Guk ez dugu errenta bat ordaintzeko bitartekorik».
Alkateak konponbideren bat bilatzeko borondatea agertu badu ere, denbora aurrera doala eta «premia gero eta handiagoa» dutela azaldu du Parrak. Elkartekoen ustez, Igartza auzoan, Seaska aurreskolarena zen eraikin prefabrikatua izango litzateke tokirik egokiena; bertan, janaria ekartzeaz gain, elkartzeko gune bat eta etorkinen aholkularitza eta laguntza psikologikoa emateko tokia izango bailukete. Bategitek «gizarte arloko lana eta borondatezkoa» egiten duela gogorarazi dute, eta «Hernanin, Oñatin, Arrasaten edo Tolosan bezala, Beasainen ere etorkinentzako lokal baten beharra» dagoela.
EGITARAUA:
Igandea, hilak 23
- 12:00. Etorkin talde batek euskal dantzak egingo ditu.
- 12:00. Arrozaren festa, zazpi herrialdetako ordezkariekin.
- 12:00. Artisau eta gastronomia produktuen azoka.
- 12:30. Areto futboleko mundialitoaren finala: Maroko-Portugal.
- 13:00. Ekuadorreko dantzak.
- 14:00. Mundialitoko sari banaketa eta arroz dastaketa.
- 17:00. Kalejira, Family Mbolo talde senegaldarrarekin.
- 18:30. Kontzertua: Tilk (Nepal), Chez Abdou (Maroko) eta Nuevo Potosi (Hego Amerika).













