Ordiziako Gazte Asanbladak AHTrik Ez! eguna antolatu du larunbaterako
Ordiziako Gazte Asanbladak AHTrik ez! eguna egingo du zapatu honetan. Abiadura Handiko Trenaren aurkako aldarrikapena Ordiziako kale eta zelaietara eramango dute hainbat ekintzekin. Arratsalderako programatu dituzte ekintza hauek. 16:00etan Mariaratzera [irudian] mendi martxa egingo dute, trenbidearen obra inguruetara. Itzultzean, 18:00etan, hitzaldi bat egingo dute, pilotalekuan. Atzetik, 20:00etan, trikipoteoa izango dute eta 21:30ak aldera, azkenik, bertso afaria, lau bertsolarirekin. Afarirako txartelak Orlegi, Herriko eta Kirkil tabernetan eros daitezke 7 euroan. Bestalde, igandean, hilak 23, asanblada berezi bat burutuko dute, elkarlanean Nolako gaztetxea nahi dugu? galderari erantzuteko. 16:00etan frontoi txikian elkartuko dira. • Informazio gehiago: Ordiziako Gazte Asanbladaren Facebookean
Bestalde, igandean, hilak 23, asanblada berezi bat burutuko dute, elkarlanean Nolako gaztetxea nahi dugu? galderari erantzuteko. 16:00etan frontoi txikian elkartuko dira.
• Informazio gehiago: Ordiziako Gazte Asanbladaren Facebookean














